'17. BAS, Bilbao Ars Sacrum' eleiz musikako zikloa

Bizkaie! 2021-04-20 08:04   Musikea

Apirilaren 27tik maiatzaren 1era.

Zeremonia goiburupean, atzerriko eta bertoko musikari ezagunak dituen bost taldek -Qvinta Essençia, Ganbera Abesbatza Iruñekoa, Accademia del Piacere, Le Poème Harmonique eta De Caelis- sasoi guztietako eleiz musikako errepertorioa interpretauko dabe.

Sarrerak 6 euroan dagoz salgai apirilaren 20tik aurrera, Arriaga Antzokiko leihatilan eta webgunean, Kutxabankeko orotariko kutxazainetan eta, Enkarnazino Eleizan, kontzertu bakotxa baino ordu bat lehenago, sarrerarik geratu ezkero.

Bilboko Udalak atondutako zikloa musika-ekitaldia sagradutzat hartzeko gonbita egiten jaku: motibazinoa, jarrerea eta entregea eskatzen dituan erritua.

17. edizinoa beteten dauen Musika Jaialdi honek bost talderen kontzertuak eskainiko ditu, nazinoarteko eta tokiko musikari garrantzitsuakaz: Qvinta Essençia, Ganbera Abesbatza, Iruñekoa, Accademia del Piacere, Le Poème Harmonique eta De Caelis taldeek sasoi guztietako eleiz musikako errepertorioa interpretauko dabe.

Bilboko Udalak zuzeneko arteen programazinoaren alde egin dau eta BAS ziklo horren bidez, kulturen arteko hurreraketea, trukeak eta hartu-emonak balioan jarri eta bultzatzen ditu.

Sarrerak

Bost kontzertuak Atxuriko Enkarnazino eleizan izango dira, 19:00etan.

Arriaga Antzokian:

Lehiatilan: astelehen, martitzen, zapatu eta domekan: 11:30 -14:00 / 17:00 -19:00; eguazten, eguen eta barikuan: 11:30 -14:00 / 17:00 - 20:00
webgunean (www.teatroarriaga.eus).
Kutxabank-eko orotariko kutxazainetan.

Enkarnazino Eleizan, kontzertu bakotxa baino ordu bat lehenago (18:00), sarrerarik geratu ezkero.

Egitaraua

Apirilaren 27an, 19:00etan.
QUINTA ESSENÇIA
In Festo Sanctae Mariae Magdalenae. Ospakizuna Maria Magdalenaren inguruan, Errenazimentuko Espainian.

Apirilaren 28an, 19:00etan.
IRUÑEKO GANBERA ABESBATZA
David Gálvez Pintado, zuzendaria.
Qué música divina. Orreagatik Pueblara

Apirilaren 29an, 19:00etan.
ACCADEMIA DEL PIACERE
Zango-biola eta zuzendaritza
Ars Melancholiae. John Dowland laute-jotzailearen lanak

Apirilaren 30ean, 19:00etan.
LE POÈME HARMONIQUE
Vincent Dumestre, tiorba eta zuzendaritza
Leçons de Ténèbres. François Couperin, Gabriel Nivers eta Louis-Nicolas Clérembault-en lanak

Maiatzaren 1ean, 19:00etan.
DE CAELIS
Laurence Brisset, ahotsa eta zuzendaritza
Comme l´aurore se lève. Epopeia mistikoa, Ekialdeko eta Mendebaldeko emakumeen ahotsen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu