2021/04/23 .

Bilboko Pedro Ibarretxe kalean. | Azokak

Liburuaren Nazinoarteko Eguna 2021

.

Aurten, 44 postu egongo dira eta 12 liburu-dendek parte hartuko dabe. Azokearen inaugurazinoa (12:00etan) Amaia Arregi Bilboko alkateordeak egingo dau.

Sinatzen izango diran idazleen artean, besteak beste, Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe, Txani Rodriguez, Anton Arriola, Félix Modroño, José Javier Abasolo eta Inma Roiz izango dira.

Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 20:00etara.

Musikea eta literaturea

Bidebarrieta Kulturguneak, Poetaliagaz batera, 19:00etan hasiko dan musika eta literatura jarduerea atondu dau: Amaia Orueta, Ana María Juez eta Marbella García rapsodak izango dira eta eurekaz batera, Mauro Londoño saxofonistea.

Hurreratzen diranek Carmen Laforet, Augusto Monterroso, Elena Quiroga, John Keats, Emilia Pardo-Bazán, Charles Baudelaire eta Gabriel Okararen testuak entzungo ditue. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu