Iberdrolak eta Chillida Lekuk lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2021-04-19 07:50 KultureaTàpies Zabalagan erakusketea Iberdrola España Fundazinoak babestuko dau.
Chillida Lekuk eta Iberdrola España Fundazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe museoaren erakusketa proiektuaren garapena sustatzeko. Akordio honen bidez, Iberdrola España Fundazinoak Tàpies Zabalagan erakusketea babestuko dau. Erakusketa hau museoan egongo da ikusgai bagilaren 10etik 2022ko urtarrilaren 10era. Holan, Iberdrola Fundazinoak museoaren erakusketa-lerro barria abiarazoten lagunduko dau, hau da, Chillida Lekuren ateak Eduardo Chillidaren artista garaikideen lanari edegiten. Udagoienetik aurrera egingo dan jarduera programazino paraleloa be izango dau erakusketeak.
Fundazinoaren laguntza ekonomikoaz gan, Colección Iberdrola-k erakusketarako aparteko garrantzia daben obra bi lagako ditu maileguan. Vuit Creus [Zortzi gurutze] (1981, Pintura eta papel eta oihal gaineko gofratua) Empremtes de fulla [Hosto-aztarnak] (1982, Argi bidezko zentzumen emulsinoko tintea, akrilikoa eta kraioia). Mailegu honi esker, Iberdrola España Fundazinoaren eta Chillida Lekuren arteko loturak sakondu egingo dira, alde biek gizarteagaz egiten daben lanean oinarrizkoa dan konpromiso artistikoan.
Iberdrola España Fundazinoaren babesa bizigarria eta oso aberasgarria da Chillida Lekurentzat esan dau Mireia Massaguék, Chillida Lekuko zuzendariak, haren lankidetzeari esker, ikusleek sakonago ezagutuko dabe Eduardo Chillida eta Antoni Tàpies lotu zituan loturea.
Bestalde, Iberdrola Fundazinoko presidenteak, Fernando García Sánchezek adierazo dau 'hitzarmen hau gure Fundazinoak ondare artistiko eta kulturalaren bidez gizarte-balioa sortzeko dauen konpromisoaren beste erakusgarri bat da; lankidetza hau historian Bilboko Guggenheim eta Bilboko Arte Eder museoagaz dogun konpromisoagaz bat dator'.
Tàpies Zabalagan
Bagilaren 10ean, Chillida Lekuk erakusketa-lerro barri bati ekingo deutso, artista gonbidatuen programea, Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak ardatz hartuko dituana. Proiektu barri hau Tàpies Zabalagan erakusketeagaz hasiko da, Antoni Tàpies (1923–2012) sortzaile katalan bikainaren omenez; haren lanak, euskal eskultorearenak bezela, arrasto sakona itxi eban arte moderno eta garaikidearen ibilbidean.
Erakusketea Zabalaga baserriaren goiko pisuan egongo da ikusgai eta 2022ko urtarrilaren 10era arte bisitau ahal izango da. Formatu txiki eta handiko obrak erakutsiko ditue, batez be 80ko eta 90eko hamarkadetako eskulturak.
Antoni Tàpies Fundazinoaren eta Tàpies familiaren babesa izango dau erakusketeak, baita Suñol Funfazinoaren, Bartzelona, Hortensia Herrero Bildumearen eta hainbat bilduma pribaturen maileguak be.
Iberdrola España Fundazinoa
Fundazinoa helburu ditu, besteak beste, ezagutza, ikerketa eta kultura eta artea sustatzea, zabaltzea eta babestea, artea eta kultuera bultzatzeko eta zabaltzeko proiektuak eta jarduerak jorratzea; eta erakunde publiko eta pribatuek egindako kultura eta arte-jarduerak maila teknikoan eta ekonomikoan laguntzea, personen bizi-kalidadea hobetzen eta sustatzen laguntzen daben ekimenak bultzatzen erreferentzia izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!