Ainhoa Arroitajauregik irabazi dau Gaztea Cover
2021-04-19 09:18 MusikeaOlivia Rodrigoren Driver License abestiaren coverrak eroan dau Epaimahaikideen Saria.
Ainhoa Arroitajauregik irabazi dau Gaztea Cover lehiaketako sari handia. Epaimahaiaren Sariaren irabazleak 2000 euroko txekea jaso dau musika material profesionala saltzen dauen txirula.com dendan erabilteko.
Bestalde, Maria Izagak irabazi dau Entzulearen Saria, berak jaso baititu boto gehien, 499, hain zuzen be: The Animals taldearen The house of the rising sun kantuaren bersinoa aurkeztu dau lehiaketan; saritzat 1000 euro jaso ditu txirula.com dendan gastetako. Izagaren ondoren, 477 boto izan ditu Alaitz Artolak, 193 Eider Sanchezek eta 57 Ainhoa Arroitajauregik.
Finalean lau onenak izan dira: epamahaiak Ainhoa Arroitajauregiren "Driver license" (Olivia Rodrigo) eta Eider Sanchezen 23 de junio (Vetusta Morla) aukeratu zituen finalerako; webguneko botazinoan, barriz, Maria Izagaren The house of the rising sun (The Animals) eta Alaitz Artolaren Miseriak (Errime) coverrek lortu zituen boto gehien.
Parte hartzea upealakoa izan da, izan be, ia 200 abesti jaso ditue eta antolatzaileek nabarmendu dabenez, nerabeen parte hartze handia eta eta genero aldetik emakumeen nagusitasuna izan da. Era berean, azpimarragarria izan da sare sozialetan eta webgunean izandako oihartzuna: plataforma guztietatik jasotako coverren ikustaldiak zenbatuz, #GazteCover lehiaketaren baitan 200.000 ikustalditik gora batu dira.
Hizkuntzeari jagokonez, euskerazko abestiak izan dira nagusi. Ingelesari eta gaztelaniari erreparauta, antzeko kopurua izan dabe batak zein besteak.
Maialen Gurbindok, (Chica Sobresalto taldeko eta OT 2020 saioko kidea), Iñigo Etxezarretak (ETS) eta Leire Letuk (abeslaria, cover egilea eta Gu saioko kolaboratzailea) osotu dabe epaimahaia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!