Viñaspre-Anda eta Abarrategi-Agirre bikoteak, asteburuko irabazleak Arabako Txapelketan

Bizkaie! 2021-04-19 08:28   Bertsolaritzea

Izarran eta Araian jokatu dira lehenengo saio biak.

Iñaki Viñaspre eta Unai Anda, Izarrako saioan (argazkiak: Arabako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Formatu barria estreinau dau Arabako Bertsolari Txapelketeak asteburuan, aurten binaka jokatzen dabizalako. Zapatuan Izarran eta domekan Araian jokatu dira lehenengo saio biak, final laurenetakoak, bakotxean hiru bikote oholtzan dirala. Parte-hartzaileen arteko distantziak, mikroa garbitzeaz arduratu dan personea... Sasoi barrien erakusle da txapelketa hau. 

Izarrako saioan, hiru bikote honeek izan ziran lehian: Iñaki Viñaspre-Unai Anda, Felipe Zelaieta-Xabi Igoa eta Andere Arriolabengoa-Xabier Antia. Lehenengoek batu zituen puntu gehien, 469, eta, beraz, hurrengo fasean egoteko abantailea hartu dabe. Beste bikote biek 453,5 eta 426 puntu eskuratu zituen, hurranez hurran.

Danetara, bikote bakotxak 26 bertso kantau zituan, bertsolari bakotxak 13. Lierni Altuna izan zan aurkezle. 

Domekan, Araian, beste hiru bikote oholtzan: Eli Zaldua-Aitor Ugarte, Martin Abarrategi-Manex Agirre eta Peru Abarrategi-Beñat Garaio. Lan puntuagarriak amaituta, epaimahaiak Martin Abarrategi eta Manex Agirreren alde egin eban (474 puntu). Peru Abarrategik eta Beñat Garaiok 469 puntu batu zituen eta Zaldua-Ugartek, 434.

Araiako saioan Nieves del Álamo izan zan aurkezle. Final laurenetako saio guztietako epaimahaikideak honeek dira: Iker Elexpuru, Egoitz Iradier eta Mikel Fernandez de Arroiabe; idazkari, Aitor Jimenez.

Hurrengo saioa Oionen jokatuko da, apirilaren 24an. Final laurenetako azken saioa izango da. Oholtzan, honeek hiru bikoteak lehiatuko dira: Ander Aranburu-Rikardo Gonzalez de Durana; Irati Anda-Aroa Arrizubieta; eta Manu Bendala-Oihane Perea. 

Martin Abarrategi eta Manex Agirre, Araian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu