'Ikusika' udalekuak Barakaldon euskerearen erabilerea sustatzeko

Bizkaie! 2021-04-15 13:53   Kulturea

Apirilaren 30era arte emon daiteke izena hemen.

Gaur goizean aurkeztu dabe egitasmoa Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeroaile Bingen Zupiriak, Barakaldoko alkate Amaia del Campok eta Urtxintxako arduradun Maite Asensiok. Bilbao Exhibition Center-en en gauzatuko da Urtxintxa Alkarteak, Barakaldoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Zuzendaritzearen ekimena, garagarrilaren 5etik 16ra, eta 25 euroko kostua izango dau, bazkari eta guzti.

Ekimen aitzindari eta barritzaile honek euskerea jarduera ludikoen bidez sustatzea dau asmo, bai eta euskerea gazteek beren jardueretan eta aisiako eta aisialdiko hartu-emonetan zein arlo digitalean erabilteko hizkuntza bihurtzea be: Azken urte honetan ikusi dogu zelan aldatu diran ohiturak koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz. Eskola-agendan be izan dau pandemiak eragina, ikasleak euskeratik urrunduz, hartu-emonak (ikasleen artekoa eta irakasleen artekoa) apalduz eta hizkuntzearen arloan egindako aurrerapenak zapuztuz. Udalekuek aukerea emongo deuskue galdutako guztia berreskuratzeko eta modu ludikoan berreskuratzeko, gainera, inoiz baino beharrezkoagoa baitogu, adierazo dau Del Campo alkateak eta gaineratu dau: “Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak euskerea arlo guztietan erabili deien animau nahi ditugu, ezagutza mailea kontuan hartu barik, euskera guztiak baitira politak”. Azkenik, eskerrak emon deutsoz Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, Barakaldo aukeratzeagaitik ekimena martxan jarteko, oso garrantzitsua baita kultur eta hezkuntza eskaintzearen esparruan: “Ikusika-k bat egiten dau uda honetan gure urian barriro be egingo ditugun uri-udalekuakaz, izan be, euskeraz egiten dira eta ingelesezko jarduerak be eskaintzen ditue. Gure familiek lana eta familia buztartzeko moduko programak eskatzen deuskuez bizi dugun sasoian, askotan telelana eta edade txikikoak jagotea buztartu behar izaten baitira. Horregaitik guztiagaitik, seguru nago oso harrera ona izango dauela ekimenak”, adierazo dau.

Maite Asensio Urtxintxako arduradunak azaldu dauenez, BECen hartutako espazioak eta egiten dituen jarduerek osasun neurriak beteko ditue parte-hartzaileak koronabirusetik babesteko.

Aurkezpenaren amaieran, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeroaileak ondokoa nabarmendu gura izan dau: "Jaurlaritzearen eta Hezkuntza Sailaren lehentasuna ikastetxeak ikasturte osoan edegita egotea izan da, gure umeen erakaskuntza presentziala amaierara arte bermatzea. Hori lortzeko bidean gagoz eta eskertzekoa da ikastetxeetako arduradunek, irakasleek, ikasleek eta familiek egin behar izan daben ahalegina. Helburua lortzeko gitxi falta da eta orain ikasleen udako oporrak ditugu gogoan. Badakigu udea oso berezia izango dala. Ezin izango ditugu gure hartu-emon sozialak eta bizimodua kalean egin nahiko geunken normaltasunagaz baina horrek ez dau esan gura geldi egon behar dogunik".

Udaleku horreen ezaugarriei eta garrantziari jagokenez, Barakaldoko 12 urtetik beherako 5 umetatik 4 euskaldunak dirala adierazo ondoren, familia-ingurunean euskerearen ohiko erabilerea familien % 5era heltzen ez dala ikusita, sailburuak nabarmendu nahi izan dau horregatik dala garrantzitsua eskolaz kanpoko ekimen horreek sortzea eta bultzatzea. Ikusika udalekuek bikain beteko dabe umeei aisialdirako giro eta ingurune euskaldun egokia emoteko helburua. Batetik, BECek berak, erakustazoka oso egokia dalako, baita pandemia sasoi honetan be, beharrezkoak diran osasun-segurtasuneko neurriak apliketako. Eta, bestetik, Urtxintxa taldeko begiraleen sormen eta irudimenari esker, neska-mutilek euskerearen uniberso ludiko, jostalari eta dibertigarria aztertzeko aukera ugari izango dabelako. Gainera, familiek eurenlanak eta zereginak buztartzen jarraitu ahal izango dabe, seme-alabak aiatu jarduerotan dagozan bitartean".

Izen-emoteak, apirilaren 30era arte

Barakaldoko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasleei zuzenduta dago, 2009 eta 2010 bitartean jaiotako neska-mutikoei. Apirilaren 30era arte emon ahal izango da izena, ikusika.eus webguneanean. Beren gustuei egokitutako jarduerak egin ahal izango ditue partaideek, baina sormen-lanari emongo jako lehentasuna

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu