UPV/EHUko Uda Ikastaroek 40 urte beteko ditue

Bizkaie! 2021-04-15 09:24   Kulturea

Etorkizunari buruzko gogoeta egitea da asmoa.

BBVA Fundazinoaren Bilboko egoitzan, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibersidadeko errektore eta Uda Ikastaroen presidenteak, BBVA Fundazinoaren zuzendariak eta Itziar Alkorta Uda ikastaroen zuzendari akademikoak Uda Ikastaroen 40. edizioa aurkeztu dabe, Barrikas daigun lemapean.

Modalidadet bitan eskainiko dabe UPV/EHUko Uda Ikastaroek programazinoa: presentziala eta on-line. Bigarren modalidade horrek oso ondo funtzionau eban 2020an eta aukerea emon eban urrun egozan ikasleakana heltzeko. Trabak gainditu eta orain bost kontinenteetara heltzen dira Uda Ikastaroak.

Aurten zazpi erronka nabarmendu daitekez:

Hezkuntza, gizartea garatzeko faktore legez. Zer eta zelan erakutsi. Ikasten ikastea eta erakusten ikastea. Esperientzia onenetatik ikasiz eta arretea umeakan ipiniz, eurak baitira gizarte bidezkoago, jasangarriago eta, beraz, aberatsago bat eregi behar dabenak. Desbardintasunean oinarritutako gizarte bat gizarte jasangarria ez dala ikastea.

Eskolearen erronka digitalak lako ikastaroek aukerea emongo dabe gogoetea egiteko etorkizuneko eskolearen gaitasun digitalei buruz.

Zahartzea. Gizarte zahartu batean bizi gara eta gero eta zaharragoa izango da. Hori lorpentzat be hartu daiteke. Dana dala, zelan bizi gura dogu gure zahartzaroa? Zer jagoletza eredu nahi dogu? Zelan birpentsau gure bizilekuak, urian nahiz landa eremuan, gizarte mailan jasangarria izango dan bizikidetzea lortzeko? Lehen mailako profesionalak eta akademikoak arduratuko dira ikastaro horreek eta beste batzuk zuzentzeaz.

Ingurumen, ekonomia eta gizarte iraunkortasuna. Gure bizi estiloak goitik behera birplanteau behar doguz, ingurumena babesteko. Ohitura zaharrak berreskuratzea eta teknologia barrien bidez eguneratzea. Jasangarritasun ekonomikoa, ezin dalako ate bat zarratu beste bat edegi barik eta gizarte jasangarritasuna, gure kultureak be birpentsau behar ditugulako. Gai horreek eta beste batzuk aztertuko dira BC3 zentroak “Green Deal: inflexino puntua krisi klimatikoaren aurrean?” izenburupean emongo dauen uda ikastaroan.

UPV/EHUko Uda Ikastaroek sustatutako Donostia Sustainability Forum plataformatik, hainbat proposamen mahaigaineratuko dira uda honetan.

Pandemia. COVID-19ak ezustean atrapau gintuan eta bat-batean dana irauli eban. Gure ahultasunaz jaubetu ginan, gure buztinezko oinarriez eta akats handiez. Ezkutuan egozan errealidadeak azaleratu eta dar-dar batean jarri zituen gure aurrerabidearen zutabeak, gure osasun sistemea eta gure balio moralen eskalea. Ikasi egin behar dogu, begirada norabide egokian jarten barrikasi, barrikasi, adibidez, osasun publikoa persona guztiak barrubatzen dituan kontzeptua dala. Beste proposamen batzuen artean, Gipuzkoako Erizainen Alkargoak eta UPV/EHUk funtsezko ikuspegiak azalduko ditue bizi izan dogun errealidadearen alderdi etikoei buruz.

Gobernantzea. Pandemiak agirian itxi ditu gure egitura politikoaren arrakalak, herritar eta agintarien arteko distantzia, konfiantzarik eza, arau juridikoen hutsuneak eta zaharkitzea, Europaren eta Espainiaren erronka diranak. Behin eta barriro aldarrikatu dan kogobernantzea protagonistetako bat izango da edizino honetan.

Generoa. Urte gehiegi igaro dira mobimentu sufragista eta feministea jaio zanetik. Lema asko aldarrikatu dira, baina beharbada arazoa da dagoeneko eslogan bihurtu dirala. Kontua da helburu horreetan sakontzea, kamiseta baterako eslogan huts izan ez daitezan, errealidade bihurtuko diran proposamenak baino.

Emakunderen proposamenak arretea ipiniko dau jagoletzea erdigunean jarriko dauen gizartea eregiteko egin behar diran pausoetan.

Euskal kulturea. Oraintsu berpiztu egin da euskaldunon antxinatasunari buruzko polemikea. Polemika horren oihartzuna batuko dauen ikastaro bat izango da: Euskerea Antxinaroan. Gainera, Mintzolaren eta beste euskal sortzaile batzuen esperientziei be erreparauko jake.

Barrikasteko prozesu honetan, badakigu ZUK eta NIK pentsakera desbardinak ditugula eta ZU eta NI, barriketaldi lasaian, ondorio desbardinetara helduko garela. Konpartidu egingo dogula eta, beraz, ikasi egingo dogula.

Motor txiki horrek bultatzen dau topaguneei eustea. Edizino honetan, 6 izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantza Departamentuaren eskutik atonduko diran topaguneak, metodologia parte-hartzaile horreek sustraitzeko gure buruko baratzeetan.

Uda Ikastaroen 40. urteurrenean, jasoten dabenagaitik erantzun nahi dabe eta Iparragirreren mezua bete, Emon ta zabal zazu, Chillidak jaso ebana UPV/EHUren logoan, Uda Ikastaroena be badana.

Kontuak kontu, zabalik dago UPV/EHUko Uda Ikastaroen 40. edizinoaren matrikula aldia. Ikusi ikastaroen webgunean proposamen guztiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu