'Pandemia sasoiko kulturgintzea aztertuko dogu Uda Ikastaroetan'

Bizkaie! 2021-04-15 08:31   Bertsolaritzea

Bagilaren 21ean eta 22an izango da ikastaldia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean.

Bart aurkeztu dabe UPV/EHUko Uda Ikastaroetako aurtengo eskaintzea eta horregaz batera edegi da matrikulazino epea. Mintzola Ahozko Lantegiak jarri dau bere alea aurtengo ikastaldi sortan be: pandemia sasoiko kulturgintzea aztergai izango dauen ikastaroa atonduz, izan be, COVID-19aren pandemiak danok astindu gaitu. Egitura eta diskurso askoren oinarriak kolokan jarri ditu eta itxura sendoa eben beste hainbat oinarriren hauskortasuna agirian itxi dau. Krisia ziurbakotasun eta bildur aroa izaten da, baita inertziak apurtu, gelditu eta aurrera begirako estrategiak diseinetako momentua be. Kulturgintzako eta herrigintzako hainbat zale, sortzaile, ikertzaile, teknikari eta mobimentu dabiz horretan eta horreen guztien ikuspegiak eta bizipenak plazaratzeko gunea izango da Pandemia sasoiko kulturgintzea: egoerea eta erronkak izeneko ikastaroa, baita aurrera begirako erronkak jorratzeko be. Bagilaren 21ean eta 22an izango da, goizez, UPV/EHUko Gipuzkoako campusean kokatutako Ignacio Maria Barriola Zentroan. Igaz egin zan legez, aurten be izango da online jarraitzeko aukerarik.

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek, sortzaileek eta hainbat kultur erakundetako ordezkariek hartuko dabe parte ikastaroan: Harkaitz Zubiri Esnaola, Manex Fuchs Castagnet, Oihana Iguaran Barandiaran... Hizlari guztien zerrendea eta programa osoa, hemen.

Izena emoteko epea zabalik dago; 77 euro balio dau matrikula arruntak, baina badagoz prezio murriztuak be kasuan kasu. Izena emoteko, sartu www.uik.eus atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu