Euskerazko zuzentzaile ortografikoa eta berba zatikatzailea prest dago
2021-04-13 10:45 Euskerea berbagai
Tokikomek, toki komunikabideen bateraguneak, Elhuyarregaz alkarlanean, instalazino artxibo barria argitaratu barri dau, Xuxen euskerazko zuzentzaile ortografikoa eta berba zatikatzailea Adobe InDesign 2021 diseinu grafikoko programeagaz erabili ahal izateko.
Software barria Elhuyarrek eta IXA taldeak landutako Xuxen zuzentzaile ortografiko ezagunaren 5.1 bersinoan oinarritzen da eta zuzenketa ortografikoak zein berba zatiketak egiteko software libreko Hunspell sistemea erabilten dau. Adobe InDesign programearen azken bersinoagaz erabil daiteke, 2021 bersinoagaz
haibn zuzen be eta macOS sistema eragileagaz. Instalatzailea doban deskargau daiteke Tokikomen webgunetik bertatik. Bertan, aitatutako bersino barriaz gan, Xuxen zuzentzailea eta berba zatikatzailea Adobe InDesign CS6, CC2017, C2018, CC 2019 eta 2020 bersinoakaz instaletako artxiboak be topau daitekez.
Onarpen zabala
Tokikomek 2018an ekin eutson bere bazkideen papelezko aldizkariak sortzeko tresnak estandarizeari eta haren ondorioz sortu zan InDesign programarako euskerazko zuzentzaile eta zatikatzailea eskuratzeko beharra. Elhuyarregaz alkarlanean eta islandierazko bersinoaren erabiltzaileek izandako esperientziatik
abiatuta, Tokikomek barruko konsumorako tresna txiki baina erabilgarria landu eta euskal komunidade osoaren eskura jarri dau.
Holan, 2019ko abendutik, Xuxen InDesign programearen bersino ezb aerdinakaz erabilteko instalatzaileak 380 aldiz deskargau dira, 312 enpresa eta norbanakoen ordenagailuetara. Erabiltzaile horreen artean dagoz komunikabideak, baita, besteak beste, diseinu eta komunikazino agentziak, argitaletxe txiki zein handiak, unibersidadeak, erakunde publikoak, museoak be.
Tokikomeko Joxe Rojasek azaldu dauenez: Urtea hasi zanetik, etenbarik jaso ditugu InDesign 2021 bersinoaren inguruko galderak, argi dago holako tresnen behar handia dagoala eta hortxe dago gure ekarpena. Guretzat poz handia da berez barruko konsumorako sortutako tresna honek euskerazko argitalpenak sortzen dabizenen lana erraztea.
Artxiboak deskargetako lotura eta informazio gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!