Goierriko ahozko ondarea ikertzeko bekea martxan
2021-04-13 10:05 Euskerea berbagaiMintzola eta Kilometroak Kultur Alkartea dira antolatzaileak.
Igaz, Pello Mari Otaño Bekea izan zan Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Kilometroak Kultur Alkartearen arteko lankidetzearen emoitzea. Aurten, Kilometroak jaia Beasain, Ordizia eta Lazkaon egingo danez, Goierri eskualdera begira jarri dira. Gipuzkoako eskualde horretako ahozko ondarea ikertzeko bekea antolatu dabe, Andramendi, Jakintza eta San Benito ikastolen laguntzinoagaz.
Bagilaren 30era arte aurkeztu leitekez proposamenak, eta garagarrilean emongo dabe irabazlearen barri. 3.000 euro emongo deutsez proiektua gauzatzeko.
Goierriko eskualdeko edo hango herriren bateko ahozko ondarea batu, ikertu eta zabaltzeko proiektuak aurkeztu behar ditue hautagaiek. Behin bekea jasota, irabazleak urtebeteko epea izango dau egitasmoa amaitu eta emoitzea aurkezteko. Norbanakoek zein taldeek hartu leikie parte.
Oinarriak hemen.
Kilometroak-ek euskalgintzako eta kulturako, hau da, herrigintzako ganerako eragileakaz batera jardun behar dauela garbi dabela dino Kilometroak Kultur Alkarteko lehendakari Nekane Artolak. Mintzolako ordezkari Miren Artetxeren esanetan, ikertzaileentzako egitasmo interesgarri eta iradokitzailea da bekea.
Igazko edizinoan, Pello Mari Otaño Bekan, Tolosaldeko Harituz Bertsozaleen Topagunea izan zan irabazlea, Aiztondoren zirotsa proiektuari esker. Aiztondo bailarako zirtoaren tradizinoa batu, aztertu eta hezkuntza alorrean zabaltzeko ahalegina da egitasmoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!