Hiru Eguzki Sari irabazi ditu Getariako ‘Elkano’ Jatetxeak
2021-04-13 08:39 Jan edanakEguzki Jasangarria Eneko Atxak (Azurmendi) irabazi dau.
Euskadik, gaurtik aurrera, beste jatetxe bat dau Repsol Gidearen Hiru Eguzkigaz: Getariako Elkano. Aitor Arregik etxe mitikoa gobernetan dau eta bertan freskotasunak, sasoiko produktuak eta sorleku dauen itsasoak magiaz beteten dabe brasa goria.
Getariako Elkanogaz batera, hiru Eguzki Sari irabazi ditue Kataluniako Alquimia eta Miramar jatetxeek be.
Horrezaz gan, Euskadiko beste zazpi jatetxe saritu ditue Repsol Gidearen Eguzki Bategaz: Arabako Kromatiko, Bizkaiko Aitor Rauleaga, Garena, Horma Ondo eta Ola Martín Berasategui eta Gipuzkoako Amelia eta Hika.
Kromatikok hankaz gora jarri dau Euskadiko uriburua lau gazteren eskutik, bat jatorriz korearra da, bestea jereztarra, hirugarrena kolonbiarra eta laugarrena bilbotarra eta guztien artean jakinmina eta trebetasuna batu ditue suetean.
Bilbo erdigunean dagoen Aitor Rauleagak bizkaitar saltsarik onena eta sukaldaritza tradizionala oinarri dauen jarrerea eskaintzen deuskuz eta koilara beti izaten da apustu segurua bertan. Uriburuko Alde Zaharrean Berasateguiren sukaldaritza preziosistea, arina eta milimetrikoa dago Ola Martín Berasategui jatetxean eta bertako kartan chefaren klasikoak Raúl Cabreraren ekarpenakaz toppauko ditugu. Bizkaiko lurraldean, Diman, Julen Bazek etnografia eta gastronomia batzen ditu Garena jatetxean. Larrabetzun Jayne Hardcastlek eta Mikel Bustinzak 42 urte beteta dituan familiaren Horma Ondo erretegiko parrilakaz gozarazoten deutse bezeroei.
Gipuzkoako jatetxeei jagokienez, Donostian Paulo Airaudok bere sensibilidadea erakusten dau Argentinako saboreak, Italiako tradizinoa, Frantziako teknikea eta Euskadiko jakiak Amelia-n bateratzen dituanean. Billabonan, barriz, Roberto Ruiz chefak, Hika txakolindegiko arlo gastronomikoan, babarrun gorri samur eta goxoak, sakramentu eta guzti, prestatzeko duen abilezia erakusten dau.
Eguzkiak jaso barri dituen jatetxeak zenbatuta, Euskadik 62 jatetxe ditu Repsol Gideak sarituta: 9 Hiru Eguzkigaz, 15 Bi Eguzkigaz eta 38 Eguzki Bategaz. Gainera, Estaduan Hiru Eguzki gehien dituan bigarren lurraldea da, Kataluniaren atzetik, lurralde horretan 11 jatetxek baidabe puntuazino gorena.
Repsol Gidaren 96 Eguzki berriak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian banatzeko ekitaldia bart izan zan eta Repsol Gideak hirugarren urtez jarraian atondu dau Repsol Gidearen Eguzkiak banatzeko ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Konsumo Sailaren laguntzaz.
Repsol Gidearen Hiru Eguzki barriak, Jordi Vilà, Aitor Arregi eta Paco Pérez, sustraien eta lurraldearen babesle sutsuak dira eta, bestetik, aurten 11 jatetxek irabazi dabe Repsol Gidearen Eguzki Bi saria.
Aurten lehenengo aldiz emon dabe Eguzki Jasangarria eta Eneko Atxak irabazi dau; bere Azurmendi jatetxea (Repsol Gidearen 3 Eguzki) natureagaz bizitearen, inguruko baliabideen aprobetxamenduaren eta produktore artisauakaz batera egindako lanaren eredu da. Aurten hasita, Repsol Gideak urtero banatuko dau Alimentos de España-gaz batera. Bereizgarri honen bidez ingurumenaren gaineko eragina murrizten laguntzen daben, hurreko produktioreakaz lan egitea sustatzen daben eta euren negozioaren planteamenduan jasangarritasunaren aldeko apustua egiten daben proiektu gastronomikoak nabarmenduko dira.
Gabriela Uriarte eta Ander González, ETBko A Bocados saioaren aurkezleak, izan dira sari-banaketako aurkezleak eta Carlos Latreren umoreak ere gozarazo deutse ekitaldian batu diran chef guztiei.
Repsol Gidea 2021
Eguzkien zerrendea 618 jatetxek osotzen dabe ikuskari elitistearen estereotipotik oso urrun dagozan 53 gizon-emakumeren ahaleginaren emoitzea da. Ikuskari taldean dabiz gazte zein edadeko gizon-emakumeak, sukaldaritzea maite dabenak eta hainbeste jatetxetako jakiak probau ondoren lortutako ezagutza sakonak batzen dituenak.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!