'Baga Biga Boga', Xiberoots taldeak Herri Urratserako egindako kantua

Bizkaie! 2021-04-09 13:09   Euskerea berbagai

Berbak, konposizinoa eta musikea Xiberroots taldearenak dira.

Andoni Basterretxea Urreisti, Delirium Tremens taldekoak be parte hartu dau kantuan.

Grabaketea, nahasketea eta masterizaziboa: Elkar Estudioan egin dabe, Victor Sanchez teknikariaren zizendaritzapean.

Bideokliparen ardurea, barriz, KESTU Produkzinoak etxeko Gabriel Courty Villanuarena eta Julien
Riderena izan da.

Eskerrak: LAT Lapurdiko Arraun Taldeari eta Sarako Olhain ikastoleari


Herri Urrats – Baga Biga Boga

Ziaboga hau iragan eta, goazen hamar kolpe emaitera
Ikasontzea den ikastola, ühain gainetik lau haizetara
Seaskaren ametsen indarra, argian egon dadin euskara
Herri urratsen urt’oroz batea, biziazak hire probintzea

Bizizak hire probintzea, bizizak hire Euskera
Bakoitzak berekoa da, Eta denak geureak dira
Erabil zure Euskera, Euskera gurea da

Üthürritik bai itsasoala, Euskara beti boga doala
Zühaitzetan ere gisala, enborretarik ostoetara
Gelditzen ezin ahala, bakotxak hortan dü bere rola
Segi dezagün orai hola hola, biziko beita ikastola
(berriz)

Baxe Nafarroa, Lapurdi Araba
Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa ta Xiberoa
Senpereko aintzira, Herri Urrats, denak hor gira !
...Indarrak batea, Herri Urrats, Ikastolaren besta
Boga egin dezagun denok, denok batera

Araunak indar aztindu eta, aurrera egitera
Haizeak ere badaki bidea, goazen berarekin batera
Eramango baitu begiak itxita Herri Urratsera

Boga Boga, mariñela!
Joan behar degu, Senperera!

Baga Biga Boga ...(x8)

Baga Biga Boga, Baga biga
Zuka, Xuka Toka Noka Baga biga!


Maiatzaren 9an egingo da Herri Urrats 2021, Boga goiburupean

Pandemiak eragindako ziurbakotasunagaitik egoerea hankaz gora dagoan arren, Herri Urrats egun bat, leku bat, ohitura bat dala sinistuta eta makinatxu bat gogoeta egin eta aukera guztiak aztertu ondoren, Seaskak hitzorduari eustea erabagi dau.

Boga goiburuari eutsiz, arraunlaritzea eta Herri Urrats buztartu gura izan ditue antolatzaileek: Arraunean bezela, Herri Urrats alkartea, baita ikastolak eta Seaska be, alkarlanari esker aurrera doaz... Itsasoan bezela, geuk be ekatxa izan dogu 2020. urtean, nabarmendu dabe.

Bestalde, jakin badakie ez dala ohiko Herri Urrats izango eta, esangura horretan, ohiko jantzi salmenta eta zozketaz gan, dirua batzeko kanpainea martxan dago: Ekarpenak egin hemen.  Kolegio barri bat, bosgarrena, eregiteko beharrezkoak diren atalak erosi nahi ditue: teilatua, ate eta leihoak, igongailua...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu