Arrasateko Gaztetxea, hiru hamarkada luze

Bizkaie! 2021-04-09 10:34   Musikea

Autogestinoa, asanbladea, lagunak, militantzia, eztabaidak, konpromisoa, kontzertuak, turnoak, askatasuna, ikasketa eta plazerra.



Holako berbak jatorkuz burura Arrasateko Gaztetxea zer dan adierazoteko. Hiru hamarkada luze igaro dira sortu ginanetik, hiru etxe izan ditugu eta ahaztu ezin geinken Gurea Gaztetxea be izan genduan. Azken honek itxitako ar horren ondorengoak gara gu, arratoi izatetik amarratz izatera pasau ginanak eta ibilian-ibilian tximeleta izatera be heldu ginanak 25. urteurrenean. Eta, gaurko AGAKO-k (Arrasateko Gazte Asanblada) 30 urte beteko dituala esatera gatoz.

Esan beharrik ez dago, musikariz betetako herria dala gurea. Hamaika talde sortu dira harrizko kale honeetan, asko eta asko mundu osora zabaldu diranak. Eta oparotasun hau ezin ulertu urte honeetan guztietan gure etxea izan dan Arrasateko Gaztetxe barik.

Horretarako, hiru hamarkada luze horreei eutsiz eginiko abestia eta bideoklipa argitaratu ditugu. Abestia Arrasateko Shot! estudioan grabau da Iñaki Bengoaren gidaritzapean eta parte hartu daben musikariak ondokoak dira: Julen Altuna, Asier Sala, Peru Altube, Leire Etxezarreta, Iraitz Agirre, Zarre, Beñat Osinaga, La Furia, Pottoko eta Ines Osinaga.

Bideoklipa, AZ Visual Mediako lagunek egin dabe. Huntza taldearen 'Aldapan gora'-gaz jazo zan legez, orain be bideoklip zoragarria egin deuskue eta zuek be guk grabetan gozau dogun beste gozetea espero dogu. Gure etxeari omenaldi hau lau haizetara zabaltzea.

Arrasateko gazte asanbladea (AGAKO)

Hemen dozuen hau, Arrasateko gazte asanbladearen 30. urteurrena ospatzeko sortutako abestia da, Shot estudioan grabau eta nahastaua Iñaki Bengoaren gidaritzapean eta Victor Garciak (Ultramarinos) masterizauta.

Bideoklipa, Arrasateko Gaztetxean zein herriko txokoetan grabau dabe AZ Visual Mediako lagunen eskutik.

Eskerrik asko proiektu honetan parte hartu dozuen guztioi. Eta esker bereziak, urte honeetan guztietan AGAKOko familia osotu dozuenoi be, zuek izan zarie Arrasateko garra, autogestinoaren militante eta askatasunaren bilatzaile sutsuak.

Hiru hamarkada luze

Abestia: Peru Altube Kazalis.

Berbak: Iraitz Agirre, La Furia eta Peru Altube.

Bateria: Peru Altube.

Baxua: Julen Altuna.

Gitarra: Asier Sala.

Tekladuak: Peru Altube.

Ahotsak: Leire Etxezarreta, Pottoko, Ines Osinaga, La Furia eta Iraitz Agirre

Bideoklipa: AZ Visual Media.

Kamarak: Mikel Alberdi, Jon Ander Alberdi eta Oihan Loiti.

Edizinoa: Oihan Loiti.

Produkzinoa: X X X Lan taldea.

Aktoreak: Miren Iturbe, Jokin Bereziartua (Yoko) eta Txus Izquierdo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu