DalecandELA-k euskal musikea erabiliko dau Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren kontra

Bizkaie! 2021-04-08 10:23   Musikea

Disko solidarioa grabau eta plazaratzea da asmoa.

DalecandELA alkartea eta musika talde batzuk batu eta disko bat grabetea da asmoa ezbeharren, itxaropenaren eta adiskidetasunaren kontrako burrukan laguntzeko. Ehun musikari baino gehiagoren parte-hartzea daben hamezortzi konposizinoek positibotasun eta baikortasun mezua marraztu dabe.

Jaime Lafitaren (DalecanELA) eta Luis Echevarríaren gidaritzapean sortu da DalecandELA The Soundtrack disko bildumea. McEnroe, Smile, El Inquilino Comunista, Los Brazos, The Fakeband, Still River, Last Fair Deal, Lee Perk, Margo Cilker, Nebraska, Los Retros, The Hornies, Keep Calm, The MarshALS, Ontario, Peter & Velas, Amigos lako taldeak batu dira eta ez eben izan ezelako dudarik ongintzako proiektu honetan sartzeko, Jaime Lafita lagun eta sortzailearen alkarteagaz lankidetzan.

Talde bakotxak ekarpena egin dau Alboko Esklerosi Amiotrofikoa ikusarazo eta horri gogotsu ekinez.

DalecandELA The Soundtrack diskoa Digipack eta Vinyl Deluxe Edition formatuetan argitaratuko da, plataforma digitaletan eta www.dalecandela.org webgunean salgai egongo da datorren udan. Asmoa da udagoienean zuzenean aurkeztea kantuak baina gorabehera guztiak zehaztu arte alkarteak abesti batzuen bideoklipak argitaratu eta diskoko hainbat kantu aurreratuko ditu, Tío Pete estudioetan Iñigo Escauriazaren gidaritzapean egindako grabazino prozesu osoaren dokumentala editeteaz gan.

Kontuak kontu, musikari guztien lankidetzeari esker, batzen dan dirua DalecandELAren helburu solidarioetarako erabili ahal izango da.

DalecandELA

Oraindik oso ezezaguna dan gaixotasun honi ikusgarritasuna emoteko eta hainbat jardueraren bidez ikerketak babesteko lanetan dabilen alkartea da. Musikeagaz lotuta, ekitaldi kulturalak eta kirol desafioak antolatzen ditu, besteak beste, Espainiako tontorrik altuenera igotea joan dan urrian Jaime Lafita, Cordobako Miguel Ángel Roldánen konpainian, ELA gaixorik eta Saca La Lengua alkartearen arimeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu