'Balkan Acoustic' diskoa plazaratuko dau Boikot taldeak maiatzaren 7an
2021-04-07 10:35 MusikeaBoikot taldeak Madrileko Calderon Antzokian aurkeztuko dau diskoa maiatzaren 16an.
Balkan Acoustic diskoa unplugged plazaratuko dau taldeak maiatzaren 7an eta horra batu ditue taldearen kanturik ederrenak edo entzutetsuenak, beti be berregokituta, soinu eta efektu bereziakaz horniduta.
Boikot talde madrildarrak 1987. urtean ekin eutson ska-rock-punk bideari eta ordutik makinatxu bat disko plazaratu ditu konpromiso sozialari eta mezu politikoari eutsiz, besteak beste, La Ruta del Che - No mirar, 1997 La Ruta del Che - No escuchar, 1998 eta La Ruta del Che - No callar 1999 trilogia.
Taldekideak dira Juan Carlos Juankar. Alberto Pla, Kosta Vázquez, Juan Carlos Grass Zapata, Xabi Arakama: Trikitilari zegamarra Jano Vela eta Albert Benavent.
Kontuak kontu, Boikot taldeak Madrileko Calderon Antzokian aurkeztuko dau diskoa maiatzaren 16an. Erosi sarrerak hemen. Ateak 12:15ean zabalduko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!