VillaSoundBilbao Fest apirilaren 9an hasiko da

Bizkaie! 2021-04-07 08:16   Musikea

Suave (Bizkaia) + Nun (Bizkaia) + A1 Goldie (Nafarroa) + Dupla taldeek ekingo deutse.

Lau kontzertu egingo dira; horietan Zinemaldiko epaimahaiak hautatutako 12 talde edo bakarlarik eta lau talde gonbidatuk hartuko dabe parte. Kontzertuak Bilborock-en izango dira; doban, edukierea bete arte.

Maiatzean, lehiaketatik kanpo, baina Jaialdiaren esparruan, beste 4 kontzertu antolatu dira uriko hainbat gunetan, Deustuko Unibersidadeko Auditorioan, Bizkaia Aretoan, Bilborock-en eta BBK Aretoan. Kontzertu horreetan gazteen musika-panoraman bidea egiten dabizen 11 bakarlari eta taldek joko dabe eta artista asko emakumeak izango dira. Kontzertuotan sartzea doban izango da, edukierea bete arte.

VillaSoundBIlbao Jaialdiaren helburua 16 eta 30 urte bitarteko gazteen sorkuntzak bultzatzea eta sustatzea da eta musikearen esparruan danetariko proposamenak eta gaurkoak eskaintzea herritarrei.

Villa SoundBilbao Fest-en (VSB Fest) parte hartzeko hautatutako 12 talde gazteen kontzertuak apirilaren 9an hasiko dira.

Bilboko Udalak antolatzen dauen programa honetan, ateak 17:30ean edegiko ditue kasu guztietan.

Apirilaren 9an (barikua): Suave (Bizkaia) + Nun (Bizkaia) + A1 Goldie (Nafarroa) + Dupla (talde gonbidatua).

Apirilaren 16an (barikua): Olaia (Bizkaia) + Ramona's First Evil Boyfriend (Gipuzkoa) + Monday Potions (Bizkaia) + Aiko taldea (talde gonbidatua).

Apirilaren 23an (barikua): Nize (Bizkaia) + Full Cab (Bizkaia) + Silitia (Bizkaia) + Pantocrator (talde gonbidatua).

Apirilaren 30ean (barikua): Mona Rora (Bizkaia) + Blanquita Carraquela (Gipuzkoa) + Martin de Marte (Gipuzkoa) + Depresión Sonora (talde gonbidatua).

Lehiaketatik kanpo, baina VillaSoundBilbaoren barruan, maiatzean, 4 kontzertu programauko dira uriko hainbat espaziotan, Deustuko Unibersidadeko Auditorioan, Bizkaia Aretoan, Bilborocken eta BBK Aretoan, hain zuzen be:

Maiatzaren 6an (eguena): Deustuko Unibersidadeko Auditoriumean, 18:30ean: Rebe + J. Martina

Maiatzaren 7an (barikua): EHUko Bizkaia Aretoan, 18:30ean: Chill Mafia Ft Ben Yart + Eddi Circa

Maiatzaren 8an (zapatua): Bilborock-en, 18:30ean: La Trinidad + VVV

Maiatzaren 9an (domeka): BBK Aretoan, 12:30ean: Marcelo Criminal + Valdivia + La Claridad

VSB Mentoring eta VSB Tour

Jaialdian parte hartzen daben taldeen kontzertuen ondoren, 6 talde edo bakarlari hautatuko dira prestakuntza programa batean parte hartzeko: VSB Mentoring. Akonpainamendu programa hau 2021eko maiatzetik urrira jorratuko da eta hautatutako talde edo bakarlarien behar nagusienetara egokituko da. VSB Mentoring programearen bidez, taldeak eta bakarlariak bultzatu eta sustatu nahi dira, beren jarduerea profesionalizetako tresnak eta aholkularitza espezializatua emonez.

Programea amaitzeko VSB Tour egingo da. VSB Mentoring prestakuntzako eta lagun egiteko aldiaren ondoren, sei talde parte-hartzaileetako bat hautatuko dabe 2021eko azken hiruhilekoan lau kontzertu eskaintzeko estaduko beste horrenbeste uritan. Helburua da bandei burua erakusteko aukerea emotea, beste leku batzuetako talde gazteakaz sinergiak sortzea eta personen talentua Bilbotik kanpo zabaltzea.

Informazinoa gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu