Hemen da 10. Eskutartie, Udabarriko Artisautza Azokea
2021-03-30 09:27 KultureaApirilaren 1etik 11ra, Bilboko Arenalean.
Arbasok, Euskal Herriko Artisautza tradizionalaren Sustapenerako Alkarteak, atonduko dau Udabarriko Azokea. Pandemiaren eraginez igaz ezin izan zan egin baina aurten bai. Danetara, 26 artisau batuko dira Bizkaiko uriburuko erdigunean eta uriko turismo erreferentea izango da. Barrikuntza asko tartean dirala, Eskutartiek norberaren eta kanpotarren begiradak erakarri nahi ditu. Azokea Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker dator.
Aitatutako geldialdiak eragin handia izan eban artisau txikien artean, holako topaketetan izaten dabelako euren burua ezagutarazoteko aukera bakarra. Horregaitik, normaltasuna berreskuratzea eta Eskutartie lako eszenatokiak berreskuratzea ezinbesteko bihurtu dira sektorearentzat.
Artisauak
Danetara, 26 artisau izango dira Eskutartien eta horreetatik 12 bizkaitarrak izango dira. Baina beste euskal lurralde zein erdkidego batzuetako artisauak be etorriko dira: Arabako artisau bat eta Nafarroako beste bi, Gaztela eta Leongo lau, Madrilgo hiru eta Asturiasko, Galiziako eta Baleareetako ordezkari bana.
Barrikuntza nabarmena da % 62k ez dabela orain arte Eskutartien parte hartu eta ez dira sekula Bilboko azoka batean egon, besteak beste, Anuahel, BatasdeColegio, Bitxo bola, Casa del Barro, Ceramica Manzano, Cuero y alma, En Babia bronce, Eskulore, Esmaltes al fuego Susana, Esquina Atlántica, Hermanos Orta, kb sisters, Lalanne joyas, Lamai, Queso Mahón eta Sacotermia.
Sektoreka, enpresa gehienak ehungintzakoak izango dira (lau profesional), bitxigintzakoak edo larrugintzakoak bezela, bat gitxiago zeramikagintzeak izango dau eta bi izango dira produktu kosmetikoak egiten dituen artisauak.
Suzko esmalteak eta brontzezko artisauak barrikuntzea dira eta ez da faltako bisuteriako profesionalik, lore siku, olgeta, feltro eta egurretakoa bezela.
Eskutartie hamaika egunetan egongo da zabalik, apirilaren batetik hamaikara, biak barne, goizez 11:00etatik 14:30era eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara.
Babesle nagusia Bizkaiko Foru Aldundia da eta babeslea, barriz, Bilboko Udala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!