Apirilaren 17an hasiko da Izarran 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketea
2021-03-29 08:13 BertsolaritzeaMaiatzaren 22an amaituko da Legutioko kiroldegian.
Udagoienean Arabako txapelketako lau kanporaketa saio egin ondoren, egoerearen ziurbakotasunak bultzatuta eta banakako txapelketak izan eikezan traben aurrean txapelketeari formea aldatzea erabagi da. Bertsolariek lasai kantau ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez ziranez eta egoerearen aldakortasunaren beraren gorabeherak izan dira erabagia hartzeko arrazoi nagusiak.
Txapelketak bertso komunidadean dauen garrantzia kontuan hartuta, bertso plazea eta kulturea sustatzen jarraitu nahi izan da. Aurten bide barri bati heldu eta Arabako Binakako Bertsolari Txapelketea izango da, bertsolariak binaka kantauko dabe.
Arabako Bertsozale Alkarteko sustapeneko arduradun Egoitz Iradier eta Uxue Diaz de Ceriok hartu dabe berbea.
Txapelketako lehenengo final laurena apirilaren 17an jokatuko da, Izarran. Eta maiatzaren 22an amaituko da, Legutioko kirolgunean. Hiru final lauren, finalerdi bi eta finala: Izarra, Araia, Oion, Amurrio, Gasteiz eta Legutio.
Txapelketeak egitura hau izango dau: 18 bertsolarik osotutako 9 bikote final laurenetan, 6 bikote finalerditan eta 3 bertsolari bikote finalean. Bertsolari bakotxak behin baino ez dau kantauko fase bakotxean. Final lauren eta finalerdiak aretoetan jokatuko dira eta finala Legutiko kiroldegian.
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketaren jarraipena egiteko bideak: Arabako Bertsozale Alkartearen webgunean www.bertsozale.eus/araba/binakako-txapelketa, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus, sare sozialetan...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!