2021/03/26 - 2021/04/30
Bilboko BilbaoArten (Urazurrutia, 32). | Erakusketak'Eggs onna plate'. Alazne Zubizarreta
BilbaoArte Fundazinoak zentroan bekadun izandako Alazne Zubizarreta artista arrasatearraren Eggs onna plate erakusketea atondu dau. Artistearen grabaduak ikusi ahal izango ditugu.
Alazne Zubizarreta (Arrasate, 1994): Bilbon bizi eta lan egiten dau. Arte gradua egin ondoren, diseinu grafikoko master bat egin eban. Grabadua jorratu izan dau, besteak beste, La Taller eta CIEC Fundazinoan. Hainbat erakusketatan parte hartu dau, berbarako, Itzuli Barik kolektiboan Harriak programearen barruan, EZa Okela Sormen Lantegian, Sueño Aire Galerian edo Gipuzkoako Artista Barrien programan.
Ordutegia: astelehenetik barikura, 17:30etik 20:30era, doban, edukiera mugatuagaz.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!