'Euskal komunidadearen parte sentiduten naz eta poesia-herri baten eskutik jasoten dot sari hau'
2026-09-21 07:35 ZinemeaWerner Herzogek Donostia Saria jaso dau.
Werner Herzog zuzendari, gidoigile eta produktore alemaniarrak Donostia Zinemaldiaren 74. edizinoko lehen Donostia Saria jaso dau, Kursaal Auditoriumean egindako inaugurazino-galan. Zinemaz, topaketez eta hausnarketez betetako bederatzi egunei hasierea emon jake. Iirailaren 26ra bitartean, 47 herrialdetako 263 film emongo dira, aurten be aniztasunaren eta pluraltasunaren aldeko apustua egiten dauen programazinoan.
Fariba Sheikan eta Mariona Terés aktoreak izan dira galearen aurkezleak, Cayetana Guillén-Cuervok be parte hartu du ekitaldian, nazinoarteko zinemearen arloko hainbat persona ezagunen presentzia be izan dauenean.
Zuzendari alemaniarrak Zinemaldiaren ohorezko sari nagusia jaso dau Orlando Bloom aktorearen eskutik. Bloom, izan be, Herzogen azken filmeko (Bucking Fastard) aktore-zerrendearen parte da (sari-banaketearen aurretik emon da filma Victoria Eugenia Antzokian). Zinemaldiak zinemearen mugak arakatu nahi izateak eta begirada beti berezi, libre eta arriskutsuaz behatzeak markautako ibilbidea nabarmendu dau.
Txalo zaparrada luzea jaso ondoren, Herzogek Euskal Herriagaz loturea dauela Aguirre, der Zorn Gottes / Aguirre, the Wrath of God (1972) filma grabau ebanetik. Era berean, Cave of Forgotten Dreams (2010) lanaren filmaketea ekarri dau gogora; lan hori egitean, milaka urte lehenago kobazuloetako pinturak egin zituenengandik oso gertu sentidu zan.
Era berean, euskal kulturea eta euskerea goraipatu ditu —hizkuntza harrigarria, Europako zaharrena—, eta bertsolarien aurrean dauen miresmena azaldu dau, poeta-komuniddte baten ordezkari diralakoan. Ez dakit zehatz zertaz dabizan, baina komunidade baten parte nazela sentiduten dut. Poesia-herri baten eskutik jasoten dot sari hau, zehaztu dau.
Bere aldetik, Herzog zinemagile aparta da, ahots bakarra dauena nabarmendu dau Bloomek. Naturearen muturreko alderdiak, gizakiaren jokabidearen bazter bitxiak nahiz errealidadearen eta fikzinoaren arteko mugak aztertuz, Wernerrek beti hartu izan dau zinemea abenturatzat, adierazo dau.
'The Mission', erresistentzia-zinema 40 urte geroago
Galak The Mission filmaren —Roland Joffék zuzendutakoren eta Jeremy Irons protagonista duenaren— estreinaldiaren 40. urteurrena ekarri du gogora. Irons Zinemaldian izan dugu berriz hori dela-eta. Irons eta David Puttnam —filmaren ekoizlea— Kursaaleko eszenatokira igo dira, filma gogoratu eta haren indarraldia aldarrikatzeko, zinemak "zuhurtzia eta itxaropena" eskaini behar dituela sinetsita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
