David Lynchi eskaini deutso aktore eta produktoreak J.A. Bayonak emon deutson Donostia Saria

Bizkaie! 2026-09-21 07:48

David Lynch zanari eskaini deutso saria aktoreak.

Naomi Watts aktore eta ekoizleak Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko bigarren Donostia Saria jaso dau Jon Plazaola aktoreak aurkeztako ekitaldian. JA Bayona zinemagileak emon deutso Zinemaldiaren ohorezko sari nagusia eta David Lynch zanari eskaini deutso saria aktoreak. Bidenabar, honako hau adierazo dau: pentsau ez arren, edade batekook badogu zeregina zinemagintzan. Zorionekoa sentiduten naz, paradigma-aldaketa horretan laguntzen dabizen emakumeetako bat izateagaitik. Orain hogeita hamar urte banituan itxaropenak eta amesak baina sekula ez neban imajinauko hain urrun helduko ziranik.

Bebaldiaren hasieran, Wattsek esan dau ibilbide oso batentzako saria jasotea gauza bitxia da oraindino ibilbide horren erdian zagozala edo, akaso, hasi barria zarela pentsetan dozunean. J.A. Bayonari eskerrak emoteaz eta haren aginduetara The Impossible (Lo imposible, 2012) filmeteak eragindako abenturea gogora ekarteaz gan, hasieran Mullholand Drive (2001) filmean David Lynch zuzendari izan eban arte izandako zaltasunak gogoratu ditu. Bat-batean arbuio hareen zauri guztiak hazkuntza bilakatu ziran. Amestu be ezingo neuken papel bat emon eustann. Davidek nire bizitea aldarazo eban, adierazi du.

Era berean, eskerrak emon deutsoz Ben Shirinian, The Housewife filmagaz zuzendari lez Donostia Sarirako lehiakideen artean debuta egin dauenari; eta Michael Haneke, David Cronenberg, Peter Jackson eta Alejandro Gomez Iñárrituk bezala konfidantzea emon eutsen beste zinemagile batzuei; baita zinemearen magia posible egiten dauen lantaldeari be, gaur egungo artegintza-modurik kolaboratzaile eta ezustekoenetakoa baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu