Kamiseta zurigorri erraldoia Bilboko Aznar eraikinean

Bizkaie! 2021-03-26 09:37   Kirola

12 zenbakia ipini deutse, hau da, zaleena.

Aznar eraikina, kamiseteagaz apainduta (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Athleticek laster jokatuko dituan Kopako final bien kontura, uriko txokoak zurigorriz jazten hasi dira. Bilboko udaletxearen aurrez aurre dagoan Aznar eraikineko fatxadan, Athleticen kamiseta zurigorri erraldoia esegi dabe, Udalaren ekmenez, taldeari animoak emoteko. 12 zenbakia dauka kamiseteak, zaleen zenbakitzat joten dalako hori, eta Bilbao be badakar ganean, normalean jokalariaren izena idazten dan lekuan. 

Joan-etorri handikoa da Aznar eraikinaren ingurua, eta, beraz, handik pasetan diran guztiek Bilbok Athletic babesten dauela ikusiko dabe. Urrunetik ikusteko modukoa da kamisetea, handi-handia dalako eta itsasadarrera begira dagoan fatxadan esegi dabelako, beste aldeko pasealekuetatik ikusteko moduan. 

Udalak azaldu dauenez, Aznar eraikineko kamiseta erraldoia bat dator uria zurigorriz jazteko beste ekimen batzukaz. Esate baterako, udaletxearen ondoko Erkoreka plazan bandera zurigorria ipini dabe. Merkatariek be erakusleihoak apaintzera animau ditue dendariak, lehiaketa baten bidez. Horrezaz gan, Udalak dei egin deutse herritarrei, leiho eta balkoietan banderak, zapiak eta elastikoak esegi deiezen. 

Apirilaren 3an eta 17an izango dira finalak, lehenengoa Realaren kontra, eta, bigarrena, Bartzelonaren kontra. Animoak eta alaitasuna eskatu deutsez Udalak herritarrei, baina beti arduraz jokatu behar dala be gogoratu eragin dau, pandemiari aurre egiteko neurriak ahaztu barik. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu