Emon botoa Gaztea Cover lehiaketan

Bizkaie! 2021-03-26 08:04   Musikea

Final handia apirilaren 15ean izango da.

Ia 200 proposamen izan badira be, 20ren artean hautatu beharko ditue entzuleek, final handian parte hartuko dabenak, hain zuzen be.

Botoak emoteko epea martiaren 30ean amaituko da. Publikoaren boto gehien lortzen dituen cover biak eta epaimahaiak hautatutako beste bik izango dabe apirilaren 15ean egingo den finalean lehiatzeko aukerea.

Honako honeek dira finalistak:

- Vasanti Reymond: Rise Up - Andra Day

- Ane Zugaza: Levitating - Dua Lipa

- Iñaki Xabier Iriarte: Mamma Mia! - ABBA

- Jokin Pinatxo: Begitara Begira - Vendetta

- Olaia Inziarte: Saiatzen Naiz - Merina Gris

- Asier Perez: Mari - Su Ta Gar

- Ane & Iban music: Eguzki Argitan - Eñaut Elorrieta

- Ainhoa Arroitajauregi: Drivers License - Olivia Rodrigo

- Elisa eta Ibai: Zerbait Asmatuko Dugu - Berri Txarrak

- Eider Sanchez: 23 de Junio - Vetusta Morla

- Maddi Barbara: Hil Kutxa Bat - Liher

- Alaitz Artola: Miseriak - Errime

- Unai Cantabrana: When I Was Your Man - Bruno Mars

- Eider Etxeandia: Kolpe - Kai Nakai / Con Tol Deskaro - Tremenda Jauría

- Maria Izaga: The House Of The Rising Sun - The Animals

- Maier Blanco: All I Want - Kodaline

- Beñat Arizabaleta: Alfonsina y El Mar - Mercedes Sosa

- Nerea Valle: Zuen Eguzkia - Izaki Gardenak

- Maddi Arlanton: Love On The Brain - Rihanna

- Kattalin Zubizarreta: Ez Dago Ezer - Eñaut Elorrieta

Gaztea Cover

Parte-hartzaileek eurek gura izan daben taldearen edo bakarlariaren kantua bideoz bialtzea izan da lehiaketearen ardatza, musika tresnea jo eta bersinoa egin behar izan dabe. Jente asko animau da eta zazpitik hamar emakumeak izan dira.

Era berean, plataforma guztietan jasotako ikustaldiak 143.000 baino gehiago izan dira.

Hizkuntzeari jagokonez, euskerazko abestiak izan dira nagusi. Ingelesari eta gaztelaniari erreparauta, kopuru bardintsua dabe batak zein besteak.

Final handia apirilaren 15ean izango da Miramonen eta finalistek euren etxetik bertatik parte hartu ahal izango dabe. Finala zuzenean eskainiko dau Gaztea Irratiak eta webgunean, streaming bidez.

Saria

Epaimahaiaren saria emongo jako irabazleari eta boto gehien jaso ditun lehiakideak bigarren sari bat be jasoko dau. Epaimahaiaren irabazleak 2.000 euroko txekea irabaziko dau musika material profesionala saltzen dauen txirula.com dendan erabilteko. Era berean, 1.000 euro gastau ahal izango ditu boto gehien irabazten dituan lehiakideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu