Ander Fuentes Mujika eta Nahia Etxeberri Lopepe izan dira irabazle

Bizkaie! 2021-03-23 09:08   Bertsolaritzea

I. Aitor Sarasua Bertso Papel Lehiaketan izan dira nagusi.

Bikain joan da I. Aitor Sarasua Bertso Papel Lehiaketea; lehenengo eta behin, parte-hartzaile guziak eskertu nahi ditu
 alkarteak, eskualdearentzat eta, oro har, euskerearentzat hain garrantzitsu izan dan Aitor Sarasua omentzeko sariketan parte hartzeagaitik. Bestalde, sari banaketea bertso bazkari/afari bategaz egitea da asmoa, ahal dala udea baino lehen.

Epaia

Epaimahaia bertsolari batek, bertsozale batek eta epaile lanetan ibilitako lagun batek osotu dabe. Ezizenez izenpetutako sorta andana jaso eben epaileek eta neurri, gai eta estilo desbardinak aitatzen zituen lanen arteko hautua egin behar izan dabe. Sail bakoitzean hiru sorta hautatu baditue, helduen saileko sorta bik aitamen berezia jaso dabe. Lan guziak irakurri eta aztertu ondoren, hara epaimahaikideen erabagia:

1. Helduen mailan:

- 1. saria: Gorostiari (Ander Fuentes Mujika).

- 2. saria: 15 urtez (Elixabet Etxandi).

- 3. saria: Ni ere gaixotu nintzen (Urko Egaña Calderon).

Aitamen bereziak: Eskutik eskura (Moises Enbeita) eta Bakardadearen Itzala (Mizel Mateo).

2. Gazteen mailan:

- 1. saria: Munduko injustiziak (Nahia Etxeberri Lopepe).

- 2. saria: Euskal Herriko ihauteak (Leina Alkhat Larrandaburu).

- 3. saria: NI artzaina (Kemen Bidegain Bergara).

Bertso irabazleak irakurteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu