'A cara o cruz' dakar La Topadora talde nafarrak

Bizkaie! 2021-03-18 08:16   Musikea

Zuzenean, martiaren 20an izango dira, Gasteizeko Jimmy Jazzen.

La Topadora (Nafarroa, 2019) Voy con todo lehen diskoko (Maldito records, 2020) erritmoen bidez keinuka etenbarik mobiduten da. Danetarik dauka, eta ez da erraza sailkatzen.

A cara o cruz taldearen kantu barria, 360 graduko irudiakaz, egunotan plazaratu dabe eta rock eta punkaren arteko soinura eroaten gaitu. Lelo biziak eta itsaskorrak, gitarra zorrotzak.

Zuzenekoak

La Topadorak 2021eko bireari zapatuan ekingo deutso Gasteizko Jimmy Jazz aretoan:

- Martiaren 20an, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan, 18:30ean. Sarrerak erosi hemen.

- Martiaren 27an, Atarrabiako Totem aretoan, 18:00etan. Sarrerak erosi hemen.

- Apirilaren 16an, Bilboko Santana 27 aretoan, 18:30ean. Sarrerak erosi hemen.

La Topadora

Vendetta sasoiari agur esan eta deskantsetako tartea hartu ondoren, indartsu datoz Javiero (gitarristea eta abeslaria), Rubén (tronpetistea eta abeslaria), Luisillo (bajua eta abeslaria) Enrikko (batería) eta Gaizka (tronboia).

La Topadora izena jarri deutse taldeari Ameriketako La Skandalosa Tripulación taldearen omenez; talde bi horreen hartu-emonei esker kantu eta momentu gogoangarriak sortu ziran eta lagun handiak dira; esangura horretan, kantu horreetako bat da egun taldearen izena, honezkero hilda dagoan Rodrigo Cara “El Cebo” omentzeko.

La Topadora, musika taldea baino gehiago familia bat da eta hori erraza antzemoten da “Voy Con Todo” lanean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu