Ardao solidarioa aurkeztu dabe Vhio-n sarkomak ikertzen laguntzeko

Bizkaie! 2021-03-17 11:40   Jan edanak

Ardao solidarioa hemen topauko dozue.

Bastidako Solagüen–Unión de Cosecheros upategiak merkaturatu dauen Manuel Quintano ardao solidarioa aurkeztu barri dabe. Ardao horren salmenteagaz lortzen dan diruaren zati bat sarkomak ikertzeko erabiliko da Vall d 'Hebron Onkologia Institutuan (VHIO). Zentro hori Vall d' Hebron campusaren parte da eta erreferentzia tumore mueta horreen ikerketan.

Sarkomak tumore arraroak dira, minbizi guztien % 1 inguru eta 70 mueta baino gehiago dagoz eta ondorioz sano gatxa da tumoreak izaten dituen pazienteen tratamendua.

Manuel Quintano ardao botilea 6,90 euroan merkaturatuko da eta ardao horren salmenta-prezioaren zati bat, César Serrano doktoreak Vall d 'Hebron Onkologia Institutuan (VHIO) zuzentzen dauen sarkomen ikerkuntzarako erabiliko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu