Sara Zozayak 'Rosa' kantua aurkeztu dau

Bizkaie! 2021-03-16 11:07   Musikea

Rosa abestia kaleratu barri dau artista donostiarrak, RO bandeagaz alkarlanean.

Gaur egungo proposamen magikoenetariko bat da (i) bere azken EPagaz baina Sara Zozayak zerura igoten jarraitzen dau, errubakotasunaren galeraz eta heldutasunerako pausua ardatz dituan single barri bategaz. Beste behin, kantautoreak berebiziko garrantzia dauen kontakizuna dakarsku.

Arnau Padillak zuzendu dau bideoklipa eta dagoeneko Youtuben eta streaming plataforma nagusietan entzun daiteke abestia Rosa.

Sara Zozaya

Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da, industrian oso aktiboa dan emakumea. Mugarik bako jakinmin musikala dau eta edonoren arimara heltzeko gaitasuna dauka bere sorkuntza intimoei esker. Gaur egungo estiloen eta tokiko soinuen nahasketeak, altxor preziatu bihurtzen dau, beti be ikutu nostalgiko bat dauela. Artistak konserbatorioan ekin eutson bideari akordeoiagaz eta rap eta hip hop kontzertuetan be sartzen hasi zan. 18 urtegaz Gure Bazterrak promozino etxea sortu eta horri esker kontzertuak atondu eta hainbat artisten ibilbideak kudeatzen zituan, besteak beste, Benito Lertxundi, Alma eta Boneflower batzuk aitatzearren. Halan da be, 2015ean heldu zan haren ibilbideko lehen kontzertu serioa eta ordutik estadu osoan dabil Belako, Listener, Elena Setien eta Berrio lako artistakaz oholtzak konpartiduten. Zozayaren bakarkako estreinua III EP-agaz etorri zan, lan minimalistea. Estilo bereziari esker BBK Live ezagunean be parte hartu eban eta, horrezaz gan, Los Ciclos del Primavera Sound ekimenean be bili zan. Gainera, III Mondosonoro aldizkariaren Euskadiko, Nafarroako eta Errioxako 10 demo / EP onenen zerrendan sartu zan. Rockein lehiaketan sari nagusia irabazi dauen lehen bakarlaria da eta Uriko Soinuak lehiaketeak be saritu dau.

Orain, Sara Zozayak (i) aurkeztu deusku folk pop, lo-fi eta beat elektronikoa buztartuz. Donostiarrak atmofera ilun eta intimoak, asko landutako produkzinoa eta artisten belaunaldi baten eta gaur egungo olatuaren arteko zubi bihurtzen daben soinuak erabilten ditu. Benito Lertxundi-ren kolaborazinoagaz Benetan abestian, (i) gaur egungo nazinoarteko soinu modernoen eta euskal musikearen tradizinoaren arteko nahasketa bikaina da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu