Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak zuzendaritza talde barria aukeratu dau

Bizkaie! 2021-03-15 12:01   Bertsolaritzea

Astegoienean Amasa-Villabonan egindako Batzar Nagusian aurkeztu eben Zuzendaritza Batzorde barria.

Igazko Batzar Nagusian, hamaika urteren ostean pasau eutson Saroi Jauregik lehendakaritzearen lekukoa Asier Azpirozi. Gidaritzea taldean eroateko konpromisoa hartu eben orduan eta Zuzendaritza Batzordea berrantolatu eta kide barriz osotu dau Gipuzkoako Bertsozalek.

Lehendik osotuta egoan taldean identifikautako hutsune batzuei erantzun asmoz Aitor Urbieta, Ane Beloki, Ane Zuazubiskar, Maite Sukia, Oihana Aranguren , eta Unai Mendizabal batu dira Zuzendaritza Batzordera eta horreekaz batera osotuko dabe taldea lehendik be batzordekide ziran Asier Azpirozek, Asier Iriondok eta Joxe Mari Altunak.

Beste alde batetik, atzoko batzarrean itxi eutsen zuzendaritzakide izateari Saroi Jauregik, Felix Irazustabarrenak, Iker Iriartek, Antton Fernandezek, Adur Gorostidik eta Ander Goikoetxeak. Goraipatzekoa da urte honeetan guztietan Gipuzkoako Bertsozale Alkartean egin daben lana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu