Gernikako Lekuek Festibala, martiaren 13tik 21era
2021-03-12 11:48 MusikeaMusikea, erakusketak eta ikus-entzunezkoak izango dira.
Gernikako Lekuek jaialdian, Gernikako Iparragirre alkartea, Lizeo Antzokia eta Astra izango dira ekitaldiak egiteko gune nagusiak eta parte hartuko daben artisten artean, besteak beste, Rita Payes & Elisabeth Roma, Rudiger, Tashakor, Labana, Matt Haron, Vulk, Elle Belga, Knives, Peru Galbete, Teksuo, Aima & Aneguria, Azken Sustraiak, Feline eta Euskatalites taldeak izango dira protagonista.
Antolatzaileek jakinarazo dabenez, kontzertu gehienetarako sarrerak aspaldi agortu ziran.
Lekuek 2021 Jaialdiko kartela eta iruditegi osoa egiteaz Iban Sainz Jaio gernikarra aduratu da.
Gogoratu, koronabirusak eragindako alarma egoerearen erruz, igazko edizinoa bertan behera geratu zala baina antolatzaileak gogotsu dagoz aurtengoari ekiteko.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!