2021/03/28 .
Muskizen, Muñatones Gazteluan. | Erakusketak'Aitonen alabak: Emakumea izatea Erdi Aroan' bisita tematikoa
Janire Castrillo eta Irene López historialari gazteakaz dogu hitzordua Muñatones Gazteluan, Erdi Aroko euskal emakumeen bizitzaz berba egingo deuskuelako. Emakumeak komunidadean eta familia giroan, baserriko, gremioetako eta jarduera komertzialean egindako lana edo eguneroko betebeharretatik harago daben parte hartze politikoa dira gaur egungo ikuspegitik ezagutzera emongo diran gaietako batzuk.
Euren ikerketa-arloetan erreferentzia diran emakume talde batek zuzendutako konferentzien zikloaren lehen topaketea izango da hau eta 2021ean zehar El Pobaleko Burdinolan be eskainiko dira.
Janire Castrillo EHUko Gizartea, Boterea eta Kultura Ikerketa Taldean eta HILAME (Hidalgos, Labradoras, Mercaderes) egitasmoan dabil lanean. Disziplinarteko azken talde honek Euskal Autonomia Erkidegoko aldaketa sozioekonomiko eta kulturalak aztertzen ditu XIV. eta XVIII. mende bitartean. Horrezaz gan, Las mujeres vascas durante la Baja Edad Media liburuaren egilea da Janire, 2020an argitaratu dan bere doktorego tesian oinarritutako lana.
Dobako jarduerea. Bisitea, gaztelaniaz.
Erreserbak: elpobal@bizkaia.eus edo 629271516 (WhatsAppez be bai).
Argazkiak: Gaizka Basaldua, Otsolur.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!