2021/03/16 19:00

Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. | Antzerkia

VII. Loraldia. ABERE BA: ULU ALA ELE

19:00

Saio poetiko musikatua (palindromoak).

Bigara kolektiboa, Okene Abrego, Amorante

Berbak, irudiak eta musikea / 60 min

Musikea, berbea eta irudia batzen dituan ikuskizun poetikoa. Palindromoak (ezker-eskuin  zein eskuin-ezker testuek eduki berbera dabe) izango ditugu abiapuntu. Bigara bikote sortzaileak Abere ba palindromo ilustratuen piztegia liburu ederra kaleratu eban igaz eta orain ikuskizun bihurtu dau. Proiektua modu esperimentalean landu dabe eta berben jokoa eta musikea buztartu. Amorante eta Okene Abrego musikariakaz batera sortutako esperientzia poetikoa izango da. Palindromoen simetria grafikoa eta hotsezkoa agertu eta harek dakarren berben topaketea parodietan dauen saioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu