Beatriz Arzamendi eta Gabriel Erkoreka musikagileak hautatu ditue
2021-03-11 13:10 MusikeaSGAE Fundazinoaren eta AEOS alkartearen Obra Sinfonikoak Sortzeko programarako.
SGAE Fundazinoak beste urtebetez barritu dau Orkestra Sinfonikoen Espainiako Alkarteagaz (AEOS) egindako akordioa Espainiako orkestrek egindako enkarguei esker errepertorio sinfoniko garaikidea handitzeko asmoz. Aukeratutako beste lau konpositoreak ondokoak dira: Sergio Blardony (Extremadurako Orkestrea); Marisa Manchado Torres (Madrilgo Erkidegoko Orkestra eta Koruak); Maria Cristina Pascual Noguerol (RTVEko Orkestra Sinfonikoak eta Koruak); eta, Jesus Torres (Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoa).
Batzordearen buru Jose de Eusebio musikagile eta zuzendaria izan da, SGAEko Zuzendaritza Batzordearen ordezkaria, hain zuzen. Bestalde, honako honeek be parte-hartu dabe bertan: Francesca Galofré Mora, Dinsic Publicacions Musicals S.L. argitaletxearen ordezkaria; Jose Maria Moreno Valiente zuzendaria; Carlota Neris Gonzalez musikologo eta kultura kudeatzailea; eta Joseba Torre Alonso musikagilea.
Beatriz Arzamendi (Arrasate, 1961)
Juan Arzamendi Emparanza maisu zanaren alaba Beatriz Arzamendik (Arrasate, 1961) biolina ikasi eban Madrilgo Goi Mailako Musika Konserbatorioan. Bertan, Konposizinoko Goi Mailako Irakasle (Ohorezko Aitamena), Orkestrako Zuzendaritzea, Abesbatzako Zuzendaritzea eta Biolin, Solfeo, Musikearen Teoria, Transposizino eta Laguntzailetza tituluak eskuratu zituan. Madrilgo Erkidegoko Musika Aholkularitzan lan egin dau, 2010ean Kanaleko Antzokietako Musikearen sailean sartu zan arte. Bertan dabil koordinatzaile lanetan.
Musikako Emakumeak Alkarteko lehendakariordea izan da 2010etik 2014ra, eta AC/e (Acción Cultura Española) erakundeko Musikako aholkularia Espainiako Kultura NaziNoartekotzeko Programan, 2014an eta 2015ean. Konpositore lanetan, ehun obra baino gehiago idatzi ditu: orkestra sinfonikorako konposizinoak, ganbera-musikea, soinu-bandak, musika korala, elektroakustikoa eta orkestrarako eta hainbat ganbera-talderentzako moldaketak, besteak beste, aitak 1977an sortutako Arrasate Musikal Orkestra Sinfonikoarentzat.
Gabriel Erkoreka (Bilbo, 1969)
Juan Cordero eta Carmelo Bernaolagaz ikasi eban Juan Crisostomo de Arriaga Goi Mailako Konserbatorioan eta Jesus Guridi Goi Mailako Musika Eskolan eta ohorezko sariak irabazi zituan Konposizino, Piano eta Ganbera Musikan. 1995ean, Londresko Royal Academy of Music ospetsuan sartu zan eta konposizinoko graduondoko ikasketak egin zituan Michael Finnissygaz, RAM Bikaintasun Diplomea eta Londresko Unibersidadeko masterra amaituz.
Pianista eta konpositore zereginetan, Bilboko Alkarte Filarmonikoan, Madrilgo Reina Sofia Arte Zentroan, Gasteizko Guridi Antzokian, Duke 's Hallen edo Londresko Cervantes Institutuan emon ditu kontzertuak. Bernaola Hirukotearen sortzailea eta Kantak taldearen konpositore alkartua da. 2001ean, Royal Academy of Music entzutetsuko ohorezko kide izentau eben eta orkestrazino eskolak emon zituan. Madrilen, Londresen, Chicagon edo Manchesterren berbaldiak emon ditu, eta, gaur egun, konposizino arloan maisu dogu Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Konserbatorioan.
Pizgarriak
SGAE Fundazinoak, AEOSegaz lankidetzan, urtero 6 obra sinfoniko sortzea bultzatzen dau enkarguz. AEOS alkarteaen ardurea da bere orkestra kideek egindako proposamenak batzea, SGAE Fundazioari oro har helarazoteko adostutako data bat baino lehen. Obra enkargu baterako hautagai dan egile bakotxak SGAEren bazkide izan behar dau eta orkestra integratuetako batek proponidu behar dau. Orkestra bakotxak gehienez proposamen bi aurkeztu leikez deialdi bakotxean eta programaek Espainiako 30 orkestra baino gehiago ditu alkartuta.
Aukeratutako konpositoreek 2021eko abenduaren 15era arteko epea izango dabe lanak SGAE Fundazinoari entregetako. Argitaratu bakoa izan behar dau, sekula jentaurrean ez pribatuan aurkeztua eta gitxienez 12 minutuko iraupena izan behar dau. Enkarguz obra sinfonikoak sortzeko pizgarri bakotxerako diru-zuzkidurea 6.000 eurokoa da. SGAE Fundazinoak 124.500 euro bideratzen ditu programa horretara.
2006an sortu zanetik, SGAE Fundazinoa eta AEOS alkartearen Musika-Sorkuntzarako Pizgarrien Programeak enkarguz 125 obra baino gehiago egitea ahalbidetu dau eta Estadu osoko orkestren errepertorioetan sartu dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!