VillaSoundBilbao Talks, gaur egungo musikearen egoeraz hausnartzeko
2021-03-10 13:15 MusikeaJardunaldia martiaren 17an egingo da Bilborock-en, VillaSoundBilbaoren barruan.
Musikearen etorkizuna: zuzenekoaren eta sarearen artean izenburupean, musikearen arloko zenbait eremutako 3 profesional gaztek euren ikuspegia emongo dabe. Moderatzailea Lorea Argarate DJa eta VillaSoundBilbao jaialdiko epaimahaiko kidea izango da. Zenbait gai jorratuko ditue: zuzenekoen garrantzia, musikearen negozioa, zuzenekoaren esperientzia streaming bidezko kontzertuakaz ordezkatzeko aukerea eta sektorearen erronkak.
Bilboko Udalak VillasoundBilbao Talks (VST Talks) atondu dau VillaSoundBilbao jaialdiaren barruan. Jardunaldia Bilborock-en egingo da martxoaren 17an (eguaztena), 18:30ean hasita.
Ondokoak izango dira hizlariak: Sara Zozaya, abeslari eta konpositore donostiarra, 2 EPS bakarka argitaratu dituana; Lander Zalakain, Mungiako Belako taldeko bateria-jotzailea, oraintsu lan berria argitaratu dauena, Plastic Drama; eta Alex López, Dabadaba Donostiako kontzertu areto enblematikoko kidea, Elsa Records zigiluaren bultzatzailea eta Kokoschka taldeko bateria.
Sarrera librea, aforoa bete arte.
VillaSoundBilbao
VillaSoundBilbao Talks (VSB Talks), apirilean eta maiatzean VillaSoundBilbao jaialdiaren barruan egingo diran kontzertuen atarikoa izango da.
2021eko apirilean, Bilborocken 4 kontzertu egingo dira eta horreetan epaimahaiak aukeratutako 12 bakarlari eta talde gaztek parte hartuko dabe. Kontzertu bakotxean horreetako hiru izango dira talde gonbidatu banagaz: Aiko el Grupo, Depresión Sonora, Dupla eta Pantocrator. Kontzertuak doban eta sarrera librekoak izango dira, lekua bete arte.
Bilborocken kontzertuen ondoren, 6 talde edo bakarlari VSB Mentoring prestakuntza-programa batean parte hartzeko aukeratuko ditue. Laguntza-programa hori 2021eko maiatzetik urrira bitartean jorratuko da eta hautatutako talde edo bakarlarien beharrizanetara egokituko da. VSB Mentoring programeak talde eta bakarlariak sustatu eta bultzatu gura ditu, tresnak eta aholkularitza espezializatua emonez, euren jarduera profesionalizau deien.
Maiatzean, VillaSoundBilbao Fest jaialdiaren esparruan, hainbat kontzertu izango dira uriko hainbat gunetan. Gazteen musika-panoraman gora datozen 8 taldek beren sorkuntzak erakutsiko ditue, emakumeen presentzia daben talde gazteen protagonismo sendoagaz. Talde horreek musika-sektoreko profesional-talde batek aukeratuko ditu. Momentu horretan nabarmentzen dagozan proposamen musikal askotarikoak eta heterogeneoak eta sortzen diranak bateratuko ditu eta Bilboko publikoarentzat erakargarria izango da.
Amaitzeko, VSB Tour egingo da. VSB Mentoring prestakuntzako eta lagun egiteko aldiaren ondoren, parte hartuko daben sei taldeetako bat Estaduko uri batzuetan joteko aukeratuko dabe. Lau kontzertuko birea izango da eta 2021eko azken hiruhilekoan gauzatuko da. Helburuak dira banden proiekzinoa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteakaz sinergiak sortzea eta personen talentua Bilbotik kanpora zabaltzea.
Jarduera guztiak gauzatuko dira unean-unean indarrean dauden segurtasun eta higiene-arauak zorrotz beteta. Sartu ahal dan jente kopurua mugatuta eta ikusleak jesarrita egon beharko dira eta maskarea erabiltzea nahitaezkoa izango da barruan, guzti-guztientzat, ikusle, artista nahiz Bilborockeko langileentzat.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!