Kilimak taldea Baga Bigara batu da
2021-03-10 10:45 MusikeaAitzen da Burrumba Euskal Herriko Rumba.
Kilimak taldeak (Hernani, 2018) euskeraz abestutako runba soinuak eta erritmo antzagarriak sortzen ditu. Taldeak izenaren kontzeptua bereganatu dau, izan be, kilimak sortu nahi ditu kontzertu alai eta erakargarrietan.
2020an Gaztea irratiaren Entzulearen saria irabazi eban taldeak eta orain Baga-Biga diskoetxera batu da. Kontzertuetan hankak eta besoak runba estiloan astintzeko eta kantetako aukera ederra eskaintzen deuskue.
Kilimak
Musika talde hernaniar honek euskerea eta runbea buztartzen ditu. Gizarte mailako gorabeherak, jaiak, zoriontasuna, maitasuna zein bizimodua dira taldearen ardatz.
Bost kidek osotzen daben familia txikia da Kilimak; Hernaniko Agus abeslaria eta gitarristea, Zugarramurdiko Ione ahotsetan, Donostiakoak Larra perkusinoan, Antxon baxuan eta Basauriko Oskitz tronpetan.
Hiru urte honeetan 75 kontzertutik gora emon ditue Euskadi, Nafarroa eta Lapurdin, herriko jai, aratuste, omenaldi, gaztetxe, ezkontza, taberna eta bestelakoetan. 2020ko Herri Urratsen joteko egozan baina pandemiaren eraginez bertan behera geratu zan kontzertua.
Hurrengo pausua diskoa grabetea izango da eta laister izango ditugu honi buruzko zehetasun gehiago.
Kilimak berbeak adierazoten dauen lez, hori da haren musikeak jentearengan sortu nahi dauen sensazinoa; poza, algarea, irribarrea. Jentea jantzan eta zoriontsu ikusteak elikatzen dau talde hau, musikaz gozetako eta biziteko ilusinoak emoten deutso lanean jarraitzeko indarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!