Hemen da VI. Katapulta Tour Gipuzkoa
2021-03-09 10:50 MusikeaGipuzkoako artistei proiektu txikiak bultzatzeko momentua da.
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta arte eszenikoetako zirkuitu bat da, formatu txikikoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatua, laguntzaile dituala Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s. Helburu nagusi bi ditu: bata, musika eta arte eszenikoen arloetako Gipuzkoako talentuak aintzakotzat hartu eta bultzatzea, gazteei arreta berezia jarriz; eta bestea, Gipuzkoako eszenearen dinamizazinoari laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz.
Orain arteko deialdietan, danetara, 457 artistaren 608 inskripzino jaso dira.
Urtea amaitzean, lagunduak izango dira, programako sei edizinoetan, alde batetik, zirkuituak berak hautatutako 46 proiektu (musikako 26 eta arte eszenikoetako 20) eta, bestetik, Kutxa Kultur Musika programako 36 musika-proiektu; danetara, 82 proiektu.
Azken edizino honetan azpimarratzekoak dira uriburutik harago finkatutko proiektuen kopurua, Azpeitia, Aretxabaleta, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Oñati eta Tolosan (61 proiektu), euskerazko proiektuen kopurua (52), 30 urtetik beherako kideen proiektu kopurua (55) eta emakumeek parte hartzen daben proiektuen kopurua (50).
Musika proposamenek hainbat estilo hartzen ditue, besteak beste, Rock (Pop-Rock, Rock & roll, Hard Rock, Stoner, Hardcore, Metal), Pop, Blues, Soul, Jazz, Folk, Hip Hop, eta Flamenkoa.
Katapulta Tour Gipuzkoa 2021 zirkuituan parte hartzen daben artistak:
Batetik, 6 artista hautatu dira zirkuituaren beraren hautapen prozesuaren bidez (4 musika-proiektu eta 2 arte eszenikoetakoak):
Musikan:
AIGORY + ANTÍA MÍÑO + HOTZIKARA + YO CIERVO.
Arte eszenikoetan:
TRANPOLA + NEREA GARMENDIA +
Bestalde, 6 artista hautatu ditue Kutxa Kultur Musika 2020-2021 programearen bidez:
BLANQUITA CARRAQUELA + J. LARGO + MARTIN DE MARTE + MUGAN +RAMONA'S FIRST EVIL BOYFRIEND + SARA AZURZA
Azkenik, zirkuitua Donostiako 55. Heineken Jazzaldian egongo da, babesle izanik Jazzaldiaren beraren hautapen prozesuan parte hartzen daben lekuko 15 artisten saioetan, baita azkenean hautatzen diran 10 artistek Jazzaldian emongo dituen kontzertuetan be.
Zirkuituak espazio eta jaialdietarako babesa ematea holan gauzatzen da: alde batetik, ekitaldien zabalkunde intensiboa eginez, prentsan, kultur agenda digitaletan, sare sozialetan eta zirkuituaren web orrialdeetan; eta bestetik, artistei ordainduz eta beren saioak produziduta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!