2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketea apirilean hasiko da

Bizkaie! 2021-03-09 08:45   Bertsolaritzea

Txapelketea martiaren 27an aurkeztuko dabe Zigoitin.

2021ean jokatuko dan Arabako Binakako Bertsolari Txapelketea martiaren amaieran aurkeztuko da. Aurten, lehenengoz jokatuko da Arabako Binakako Bertsolari Txapelketea, bertsolariek binaka, alkarlanean, kantuan ibiliko diran sariketea.

Txapelketea martiaren 27an aurkeztuko dabe Zigoitin, apirilaren 17an hasi eta maiatzaren 22an amaituko dana.

2020ko udagoienean egindako kanporaketetan sailkatutako 12kotea eta 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako, zuzenean sailkatutako 6 finalistak izango dira lehiatuko diranak, danetara 9 bikotetan banatuak.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu