Konpost taldeak bere lehen diskoa aurkeztu dau, taldearen izen bera dauena
2021-03-08 10:19 MusikeaMartiaren 13an aurkeztuko dabe diskoa Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan
Orain 3 urte hasi ziran batzen, Txerra Bolinaga, Ruben Sanchez, Bingen Mendizabal eta Jon Aranburu eta tarte horretan kantu bilduma bat egin dabe. Beste hainbat proiektutan ibilitakoak danak, Konpost izenak dakarren moduan; proiektu honegaz aurrekoetatik hartutakotik lan barria egin gura izan dabe. Danetara, 10 batu ditue diskora eta Erraia Diskoak etxeagaz argitaratau dabe.
2019an hasi zituen grabaketa lanak, lokalean eta etxe konfinatuetan ibili ostean, Gakobeltz estudio zaharrean grabau zituen disko barriko 10 kantuak, 2019ko irailean hasi, 2020ko zezeiletik apirilera segidu eta garagarrilean amaitu.
Produkzinoa: Konpost eta Joseba B. Lenoir
Masterra: Mamian, Jonan Ordorika.
Pandemiak lagundu ez badau be, egunotan aurkeztu dabe Gasteizko Zuloa liburu-dendan; jentaurrean azaldu daben moduan, martiaren 13an aurkeztuko dabe Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan, eta saltze-erritmo bizian badoaz be, oraindino erosi daitekez aretoaren webgunean bertan. Diskoa Gasteizko Vinylora dendan eta hainbat tabernatan erosi ahal izango da, baita taldearen konpost.bandcamp.com webgunean be.
Grabaketaz Joseba B. Lenoir arduratu da eta taldekideakaz batera produzidu dau diskoa. Diskoaren diseinua, barriz, Albaro Zirriborrok egin dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!