'Ibilbide feministak. Zeru bat, hamaika bide'

Bizkaie! 2021-03-05 10:38   Kulturea

Martiaren 5etik 8ra, makinatxu bat jarduera Artium Museoan.

'Amets egoera loak artuta', 1982. Juana Cima | Ikusi handiago | Argazki originala

Emakumeen Nazinoarteko Eguna dala-eta, egitarau berezia atondu dau Gasteizko Artiumek, emakumeek praktika artistikoan daben presentziaren auziagaz lotutako hainbat alderdiri buruz gogoetea sustatzeko; emakumeek artean daben presentzia baita, hain zuzen be, Museoaren proiektuaren arloetako bat, haren lan eta ikerketa-esparru guztiak ikututen dituana.

Jarduera guztiak doban dira baina beharrezkoa da erreserbea egitea 245 20 90 20 telefonora deituta, Streaming bidez zein Artiumen Youtube kanalean.

Artistak: Moyra Davey, Esther Ferrer, Lur Olaizola, Laura Vallés, Josu Rekalde, Gema Intxausti, Lourdes Méndez, Txaro Arrazola, Andrea Abalia, Lorena Relloso, Noelia Maeso, Leticia Gaspar, Xabier Arakistain, Izaskun Alonso, Seila Fernández, Nieves Larroy, Sandra González, Gladys Giraldo, Silvia Borao, Ione Sagasti eta Eneritz Amondarain.

- Martiaren 5ean, barikuan:

Artea, Ikerketea eta Feminismoak ikerketa taldea UPV/EHU (17:00).

Aurkezpena: Jentetzearen erdian, atxiloketeari begira. Gema Intxaustiren eta Lourdes Méndezen arteko barriketea (19:00).

Hasiera: Bigarren bidea. Ibilbide feministak, Museoaren Bildumako Zeru bat, hamaika bide erakusketea (A0 aretoa).

Feminismoa internazionalismoa izan da beti. 1975ean, Espainian diktadorea hil zan urtean, feminismoaren Hirugarren Olatu Handiak, 60ko hamarkadatik Atlantikoaren alde bietan ebilenak, mugarri bat gainditu eban Emakumearen Nazinoarteko Urtea izentau ebenean eta Nazino Batuen Erakundeak babestutako Emakumeari buruzko lehen Mundu Konferentzia Mexikon egin zanean. Olatu hori bera artearen arlora be heldu zan lehenengoz, artearen eta feminismoaren arteko alkargunean praktika artistiko eta teorikoa sortuz. Mobimentuak oihartzun zabala izan eban nazinoartean, besteak beste, Linda Nochlin-en Why Have There Been No Great Women Artists? artikuluari esker.

Mobimentu feminista hasibarri bat, tartean artistak be badituana, emakumeen diskriminazinoaren, zapalkuntzearen eta esplotazinoaren kontra hasi zan lanean Euskal Herrian. 1977an, Euskal Herriko Emakumeen lehen Jardunaldiak egin ziran Leioan eta artistak arte-erakundeetatik baztertzen ziralako arduratuta egoan mobimentu feministeak erakusketak atondu zituan: 1981eko, 1983ko eta 1989ko Emakumeok Gaur erakusketak Bilbon, eta 1986ko eta 1987ko Emakume Artistak Donostian. Horreetan, Juana Cima, Itziar Elejalde eta Juncal Ballestín artistek parte hartu eben, besteak beste eta bigarren bide horretan barruratzen hasi ziran, emakumeak objektualizetan dituen estereotipo femeninoak salatuz, beren ikuspegitik emakumeen irudikapenak sortuz eta erakunde artistikoak zalantzan jarriz. Mobimentuaren ikonografiaren zati handi bat produzidu zituen artista horreek. Zeru bat, hamaika bide erakusketeak testuinguru horretan sakontzen dau.

- Martiaren 6an, zapatuan:

Proiekzinoa: Moyra Davey-ren Les Goddesses trilogia (16:30etik – 18:30era):

Les Goddesses, (2011).
Hemlock Forest (2016).
Wedding Loop (2017).

Aurkezlea: Beatriz Herráez, Artium Museoaren zuzendaria.

Barriketea: Moyra Davey, Lur Olaizola eta Laura Vallés (19:00). Ingelesez, aldibereko itzulpena be egingo da.

- Martiaren 8an, astelehenean:

Proiekzinoa: Esther Ferrer. Denbora-hariak, Josu Rekalderen dokumentala (17:00).

Barriketea: Esther Ferrer, Josu Rekalde eta Beatriz Herráez (18:30).

Erakusketak

Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian

Moyra Davey. Lanak / Obras / Works.

June Crespo. Helmets.

Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa.

Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Komisario Barriak 2020.

Testuinguruak Bildumatik abiatuta. Daniel Llaría.

Bigarren bidea (Artium Museoaren Bildumea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu