Baga-Biga diskoetxera batu da Moonshine Wagon
2021-03-04 10:55 MusikeaEtxean zein atzerrian ibilbide oparoa dau Aiaraldeko taldeak.
2013an hasi eban bidea Moonshine Wagon taldeak, baina orain norabidea aldatu dabe: aurrerantzean, Baga-Biga bulegoaren eskutik ibiliko dira Aiaraldekoak, euren ibilbidea sustatu, sendotu eta koordinetako, diskoetxeak ohar baten azaldu dauenez. Hain zuzen be, kontzertuak emoteko kontratazinoa zabalik daukala jakin eragin dau Baga-Bigak.
Moonshine Wagon laukoteak heavy bluegrass doinuak lantzen ditu, suziriaren abiadureagaz jaurtita, diskoetxeak oharrean nabarmendu dauenez. Horri esker, Euskal Herrian ez eze, nazinoartean be entzute handiko taldea bihurtu da.
Kontzertuetan jai giroa sortzen dau Moonshine Wagonek. Banjoa, biolina, mandolinea, gitarrea, bouzoukia, kontrabaxua eta ahotsak erabilten ditue Ipar Amerikar soinuak entzuleei hurreratzeko. Heavy bluegrassa, sua eta kemena dira kontzertuen ezaugarri nagusiak beste hamaika eragin pisutsugaz batera. Moonshine Wagon jaia, dibertimendua eta jantzea da, zehaztu dau Baga-Bigak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!