Musika-Música 2021 Jaialdiari ekiteko kontzertua martiaren 5ean izango da

Bizkaie! 2021-03-03 09:31   Musikea

36 kontzertu izango dira hainbat egoitzatan.

Kontzertua 19:00etan izango da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak emongo dau, Giancarlo Guerreroren zuzendaritzapean, Bilboko Abesbatza Alkartea, Miren Urbieta-Vega sopranoa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa, Mikeldi Atxalandabaso tenorra eta José Antonio López baritonoa tartean dirala. Interpretauko daben obrea Beethovenen 9. Sinfonia re minorrean opus 125 Coral ospetsua izango da.

36 kontzertu hainbat egoitzatan

Musika-Música 2021 Jaialdia Bilboko Udalak atontzen dau eta, aldi honetarako, 36 kontzertu programau ditu, martiaren 5etik 7rako astegoienerako.

Musika-Música jaialdiak, lehenengo bider, Euskalduna Jauregian eta beste auditorium batzuetan be eskainiko ditu kontzertuak, berbarako, Azkuna Zentroko-Alondigan, Bilboko Alkarte Filarmonikoaren egoitzan eta EHUko Bizkaia Aretoan.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu