Euskal Herriko eta AEBko Diasporako arpegi ezagunak, EH-AEB tailer birtualean
2021-03-02 09:06 Euskaldunak munduanSaioak martiaren 2an eta 4an egingo dira.
Euskal Herria-AEB: bilakaerea eta hartu-emonak etorkizunean (Basque Country-USA: Evolution and Future Relationship) tailerra egingo da online martitzen eta eguen, martiaren 2an eta 4an, Telesforo Monzon eLab ideen laborategia eta Sabino Arana Fundazinoa antolatzaile dituan "Nazioartekotzea: Euskal Herria-AEB eta euren ikuspegi globala" mintegi estrategikoaren barruan. Helburua Euskal Herriko eta AEBko Diasporako euskaldunen eta euskaldunen ondorengoen arteko alkar ezagutzea eta zubigintzea bultzatzea da, sinergiak eregiz eta autortuz munduko euskaldunei berezkoa daben lekua eta partaidetzea Euskal Herri globalean.
Parte hartuko dabe: Mireia Zarate (Sabino Arana Foundation); Mikel Burzako (EAJ-PNV)
Urko Aiartza Azurtza (Telesforo Monzon elab); Xabier Irujo (University of Nevada, Reno); Martin O'Mulleor (former mayor of Belfast); Jean Flasher (NABO delegate and world Basque clubs representative); Iñaki Goirizelaia (former president of the University of the Basque Country, EHU-UPV); Argia Beristain (Basque Studies Program of BSU, Basque Soccer Friendly); Xabier Berrueta (US Federation of Pelota, San Francisco Basque Cultural Center); Juan Jose Ibarretxe (former Lehendakari, president of the Basque Government); Kirmen Uribe (writer, works translated to languages from English and French to Russian and Chinese); Herman Uscategui (businessman, scholar...); Rafael Anchia (attorney, member of the Texas House of Representatives); Marian Elorza (Basque Government)
Jardunaldien egitaraua hemen.
Berba egingo daben parte-hartzaileen biografia hemen.
Saioak martiaren 2an eta 4an egingo dira 17:00etatik aurrera Euskal Herriko orduan (goizeko 8:00etan Kaliforniako orduan) eta ingelesez izango dira Zoom bidez.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!