Badator Bigarren Bertso Eguna, Getarian, martiaren 27an
2021-03-02 08:29 BertsolaritzeaInterneten salgai egozan sarrerak agortu egin dira.
Kantuan Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ibiliko dira, Maite Berriozabal lemazain dabela, 2021eko bigarren Bertso Egunean, martiaren 27an, Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan, 18:00etan.
Lagun gehiago be batuko jakez protagonistei oholtza gainean, izan be, Eli Pagolak, Maider Arregik, Manex Agirrek eta Rosi Lazkanok be parte hartuko dabe.
Bertso plazea indartzeko Bertsozale Alkartea egiten dabilen apustuaren parte dira aurtengo hiru Bertso Egunak. Plazea bizibarritzeko ekimen hau babesten eta laguntzen dabe Laboral Kutxak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Gainera, Getariako Udalak laguntzen dau martiaren amaierako hitzordu hau.
Interneten salgai egozan sarrerak agortu ondoren, Getariako Turismo Bulegoko sarrerak baino ez dira geratzen Bertso Egunean bertan saltzeko. Dana dala, gura dauenak izango dau Interneten zuzenean ikusteko aukerarik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!