Euskaltzaindiak lurralde-ordezkariak aukeratu ditu
2021-03-02 08:27 Euskerea berbagai2021-2024 aldirako karguak dira.
Euskaltzaindiaren barruan euskal lurrade bakotxaren ordezkari izango diran kideak aukeratu ditue, 2021etik 2024ra doan tarterako. Batzuk aurreko aldian be izan dira lurralde-ordezkari, baina beste batzuek orain hartu dabe kargua.
Esate baterako, Nafarroako ordezkari barria Sagrario Aleman izango da, orain arte lan horretan ibili dan Andres Iñigoren lekua hartuta. Akademiaren barruko zereginetan badauka esperientzia Alemanek aurretik be, Jagon sailburua dalako. Diruzaintzan eta Sustapen Batzordean be luzaroan ibili da. Euskaltzain osoa da 2007tik.
Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeek (Lapurdik, Zuberoak eta Nafarroa Behereak), bestetik, ordezkari bakarra izaten dabe. Hor be aldaketea egon da, ze Battittu Coyos izango da lurralde-ordezkari barria, Xarles Bidegainen ordez. 2010etik euskaltzain oso, igazko udagoeienetik euskaltzainburuorde be bada Coyos zuberotarra. Ganera, Euskera agerkariko idazketa kontseiluko kide da.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaria Miriam Urkia izango da, orain arte legez. Araban be aldaketarik ez, Roberto Gonzalez de Viñasprek karguari eutsi deutso.
Argazkiak: Euskaltzaindia
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!