'Izpi Galdua' dakar EraBatera taldeak

Bizkaie! 2021-02-25 08:14   Musikea

Bigarren diskoa plazaratuko dabe martiaren 4an.

Batetik pandemiak eraginda, bestetik prentsaurrekoen formatoa bera hausnartzen gabizelako, ez dogu prentsaurrekorik deituko. Dana dala, oraintsu erakutsi euskun taldeak bigarren aurrerapen kantua: Orbela, Delirium Tremens taldeko abeslari eta gitarrista izandako Andoni Basterretxearen kolaborazinoagaz.

EraBatera taldean dabiz Jurgi Ekiza, Gaizka Salazar, Beñat Serna, Mikel Caballero, Josu Aginaga eta Miguel Moyano.

Antipodetan izenburukoa izan zan EraBatera taldearen lehenengo diskoa, 2018. urtean argitaratutakoa etas orain dator bigarrena, Izpi Galdua.

Kontuak kontu, martiaren 4an bertan zein ordutik aurrera, EraBaterako Jurgi Ekiza (Willis Drummond) eta Gaizka Salazar (Gatibu) prest izango dira diskoari buruz geugaz danokaz berba egiteko.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu