2021/02/26 - 2021/03/15

Bilbon, Deustuko Unibersidadean eta Metroan. | Erakusketak

'Emakumeak Burrukan'

.

EAEko Amnesty International erakundeak atondutako erakusketak zazpi bloke ditu gaika antolatuta eta gure sasoiko hamabi emakume eredugarriren historia azaltzen dau, erakutsi dabelako mundua era baketsuan aldatu daitekeela. Horreetako batzuk dira Marielle Franco brasildarra, Loujain Al-Hathlou saudiarabiarra edo Yasaman Aryani iraniarra.

Emakumeak Burrukan Deustuko Unibersidadeko Klaustroan egongo da, zezeilaren 26tik martiaren 15era, eskola orduetan. Eta Bilboko Metroak San Nikolasen dauen geltokian be ikusi ahal izango da marti osoan.

Apirilean eta maiatzean, lur azpiko beste geltoki bitan egongo da (oraindino zehaztu barik).

Gehiago jakiteko era birtualean be ikusi daiteke erakusketea hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu