‘XVI. Una Ria con Duende Jaialdia Bilbon, martiaren 6tik 20ra
2021-02-23 11:16 MusikeaChico Perezen kontzertuak sarrerak ditu salgai, 5 euroan, hemen.
Bidebarrietako Liburutegia, Atxuriko Enkarnazino Eleizea eta Bilborock Aretoa erritmo flamenkoz beteko dira martiaren 6an, 13an eta 20an, Aitor Escobarregaz, Askoa Etxebarrieta ‘La Pulga’ eta Miren Amurizaren ‘Gorria’ ikuskizunagaz eta Chico Pérezen kontzertu bategaz, hurranez hurran.
Chico Pérezen kontzerturako sarrerak 5 euroan dagoz salgai www.bilbaokultura.eus helbidean. Beste proposamen biak doban dira, baina beharrezkoa izango da aitatu webgunean gonbidapena eskuratzea.
Kontzertu-ziklo hau osotzeko, erakusketa bat egongo da San Frantziskoko liburutegian, martiaren 10etik 25era.
Bilboko Udalak atondutako ekimena, uriko kultur hitzordu handienetakoan, hilaren 6an, Aitor Escobar artistearen txandea izango da; hilaren 13an, Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta La Pulga-ren Gorria ikuskizunarena. Biak doban dira.
Chico Perezen kontzertuak sarrerak ditu salgai, 5 euroan, hemen.
Egitaraua
Martiaren 6an, zapatuan, 19:00etan. Bidebarrietako liburutegian: Flamenko errezitaldia: Iturri berria. Aitor Escobar gitarrista gasteiztarra; Jonatán Jiménez El Trinitario – cante; Alberto Maldonado El Ratón – perkusinoa; Vanessa Triviño - koroak, jaleos, palmak; Isabel Fernández - koroak, jaleos, palmak.
Martiaren 13an, 19:00etan. Enkarnazino eleizan (Atxuri): Bertsoa eta flamenkoa: Gorria. Miren Amuriza – bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta La Pulga - jantzaria. Adierazpen bien helburua da artisten topaketea. Ikuskizunaren bidez, artista bakotxak bere hizkuntzan berba egin eta jantzan egiten dau eta kode partekatuak eregiten ditue koplearen bidez. Hari gidaria kolore gorria da (bizitzea eta heriotzea, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desioa...) eta gatazka indibidual eta kolektiboak jorratzen ditue, gitarrea eta perkusinoa lagun dituela eta eszenifikazino hutsa baina zaindua dabela.
Martiaren 20an, 19:00etan. Bilborock Aretoan. Amaierako ikuskizuna: Gruserias. Chico Pérez – teklatuak; Belén Vega – cante; Carlos Bueno - baxu elektrikoa; Guillermo Hernansaiz – bateria; eta Antonio 'El Tabanco' – jantzaria. Gruserías kontzertu flamenko bat da, baina beste adierazpide batzuka be izango dira, berbarako jazza eta musika klasikoaa. Chico Pérezek harresirik bako musikea eskainiko deusku, indarra eta dotoretasuna batzen dituana, musikari bikainek eskainia.
Erakusketea
Una Ría con Duende programazinoa osotzeko, San Frantziskoko liburutegian erakusketea izango da, flamenkoagaz lotutako materialen erakusketea eta liburuak, CDak eta DVDak maileguan ixteko katalogo zabala eskainiko ditu. Erakusketea martiaren 10etik 25era bisitau ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!