Lucas Eguibarrek zidarra irabazi dau Reiteralmeko Munduko Kopan

Bizkaie! 2021-02-19 08:59   Kirola

Alessandro Hämemerle austriarrak irabazi deutso munduko boardercross txapeldunari.

Kopako final-zortzirenetan eta final-laurenetan bigarren izan da eta finalerdian nagusi, final handian bete-betean sartzeko. Final horretan Alessandro Hämmerle etxekoak irabazi dau, azken bi edizinoetako irabazleak eta Mick Dierdorff estadubatuarra, urrea orain urte bi Solitudeko (Utah, AEB) Munduko Txapelketan, hirugarren izan da.

Lucas Eguibar gipuzkoarrak, 2014-15 denporaldiko Kristalezko Globoaren irabazleak, Sierra Nevada 2017ko Munduko Txapelketan zidarrezko domina bi irabazi zituanak, hamahirugarren podiuma zapaldu dau Munduko Kopan.

Bigarren postuaren ostean, Luki zortzigarren da sailkapen nagusian, 118 puntugaz, Hämmerle austriarrak baino 102 puntu gitxiagogaz: Oso pozik nago, nahiko ondo nabil, eta horrek motibetan nau gehien, azaldu dau Reiteralmen bigarren amaitu eta gero.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu