'The Get-Rich', Daniel Llaríaren erakusketea Gasteizen

Bizkaie! 2021-02-18 09:54   Kulturea

Zezeilaren 19tik maiatzaren 23ra egongo da zabalik Artium-en.

The Get-Rich laneko jantzien (buzoa, batea) deseregitean eta elementu industrialakaz (zementua, packaging-ak, zingilak, metala) daben lotura fisikoan oinarritutako eskultura bilduma zenbakitua da. Piezak klase-identidadeari buruzkoak dira, espazio-denporan langile fordista (ezizenez peoi sindikatua) eta postfordista (ezizenez sortzaile freelance) bereizten dituana. Hemen, guraso sindikalista batzuk bezain solemnea dan proto-nostalgia lunpenproletarioa iradokitzeko erabilten da eskulturea eta hareen ondorengo sortzaileak bezain zinikoa (edo alderantziz). Izenburuak, Aberastu-zaiteztarrak, hip-hoparen hizkuntzearen isuriaren menpean jarten dau eragiketa hau guztia. Zuzenean intelektualismora jotea da helburua, izan be, langileriak ez dauelako berezko ideologiarik eta botereak emon deutsona egokitu besterik ez baitau egiten. Hemen, artistea errealidade horren adibide aurkezten da, bere errealidadea arte-objektu lez kapitalizetako get-rich-quickscheme horren alde eginez.

Daniel Llaría

Arte Ederretan lizentziau zan Euskal Herriko Unibersidadean. 2015ean New Yorkera joan zan biziten, Fulbright beka bati esker eta Parsons The School for Design eskolan arte-master bat egin eban. Prestakuntzea Skowhegan School of Painting and Sculpture eskolan egin eban 2017ko udan. Talde-erakusketa ugaritan parte hartu dau: Antes que todo (2010, CA2M), First Thought Best (2014, Artium) edo Itzuli Barik (2019, Kulturate). Bakarkako erakusketen artean, honako honeek nabarmentzen dira: think local fuck global (2009, Montehermoso), aita camp da (2019, Carreras Múgica) edo Holes and Poles (2020, BilbaoArte).

Testuinguruak Bildumea

Bilduma horretatik abiatuta erakusketa-zikloa Museoko A02 gunean jarriko da, orain gitxi Bilduman sartu diran artisten produkzinoa ezagutarazoteko. Proposamen honen bidez erakusketa batzuk abiarazoko dira, Museoaren beste programa batzuekaz batera Artium Bildumea, ia 2.400 artelanez osotutako izakera publikoko funts garaikide aparta, ezagutarazoteko helburuari eutsiz. Esparru horretan, piezak, dokumentuak eta artxiboak museo-funtsetan sartzeak artearen arloan gaur egun aztergai diran eztabaidak eta praktikak esploretan eta horreen barri emoten laguntzen dau. Hori da, duda barik, museoaren eginkizun garrantzitsuenetako bat: ondare garaikidearen produkzinoa sustatzea eta artistak eta euren lanak bultzatzea. Bildumearen erosketa-programak helburu hori lortzen laguntzen dau eta, gainera, ezinbesteko tresna da dinamismoa eta konplexutasuna ezaugarri dituan gaurkoa lako une bati pultsua hartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu