Bertso Egunerako 150 sarrera gehiago dagoz

Bizkaie! 2021-02-12 11:32   Bertsolaritzea

Online ikusteko sarrerak be badagoz hemen.

Nafarroako Gobernuak leku kopurua handitzeko baimena emon deutso Bertsozale Alkarteari eta, beraz, zezeilaren 13an, Bertso Eguna Gayarre Antzokian bertan jarraitu nahi dauenak, aukerea dauka hemen eta leihatilan sarrerak erosteko. Danetara, 150 sarrera gehiago jarri ditue Gayarre Antzokian salgai bihar izango dan Bertso Egunerako. Bestalde, online ikusteko sarrerak be badagoz hemen

2021eko lehen Bertso Eguna

Zezeilaren 13an, arratsaldeko 18:00etan hasiko da Bertso Eguna Iruñeko Gayarre Antzokian. Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak eta Ainhoa Larretxea gai-jartzailea batuko dira oholtzan. Ez dira protagonista bakarrak izango, Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek be parte hartuko dabelako.

'Errealidadeei beste ikuspuntu edo perspektiba batzuetatik kantauko deutsegu. Abiapuntuak egiten baitau gaia, kantetako hautatu dogun lekuak aldatzen baititu esangurak, kolektiboan ibilteak aldatzen dauelako bakarka marraztutako errealidadea aurreratu dau aurrelanean ibili dan Saioa Alkaizak.

2021eko lehen Bertso Eguna izango da, martian eta maiatzean be izango baitira, Getarian eta Hazparnen; saioetarako sarrerak be eskuragai dagoz hemen. Plazak bizibarritzeko ekimen honeekk babesten eta laguntzen ditue Laboral Kutxak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Gainera, Iruñeko Udalak laguntzen dau biharko Bertso Eguna.

Saioaren inguruko informazioa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu