Darabilboko zezeileko jarduerak zezeilaren 17an hasiko dira
2021-02-12 10:28 Euskerea berbagaiDarabilbo, aisialdian euskerea sustatzeko helburua dauen programea.
Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektua da. Aisialdian euskerea sustatzeko helburua dau, euskerea ikasten dabizen edo euskera mailea hobetu eta euskeraz bizi nahi daben personentzat. Parte hartzeko, Darabilboren webgunean emon behar da izena eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).
Darabilbo aisialdiaz euskeraz gozetako udal programearen zezeileko jarduerak eguaztenean hasiko dira, hilarenk 17an; danetara, dobako 8 jarduera eskainiko ditue, besteak beste, gastronomia eta artisautza tailerrak, bisita gidatuak eta online berbaldiak. Berbarako, 10:00etatik 12:00etara, Makrame tailerra online Jitsi aplkazioaren bidez. Saio bakarra izango da. Materiala geuk ipiniko dogu. Izena emon hemen.
Darabilbo
2013an ipini eben martxan eta ordutik programan askotariko jarduerak eskainid itue: Jarduerak taldean egiten dira urteko hilebete guztietan (garagarrila eta abuztua kenduta) eta uriko barruti guztietan.
Horrenbestez, parte-hartze izakerako ekimena da guztiz, bai garapenean bai diseinuan, erabiltzaileek eurek jarduerak proponidu leikiezalako. Proposamenak whatsapp-ez egin daitekez, 607 530 132 telefonoan.
Eskaintza osoa eta informazino gehiago darabilbo.eus webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!